Laurendi Erromakoa
Laurendi Erromakoa Erromako zazpi diakonoetako bat izan zen; hiri horretan martirizatua izan zen, parrilla batean, 258an.
Laurendi Erromakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Osca (en) , 225eko abenduaren 31 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Erroma, 258ko abuztuaren 10a (32 urte) |
Hobiratze lekua | Basilica of Saint Lawrence Outside the Walls (en) |
Heriotza modua | : sutan errea |
Familia | |
Aita | Orentius of Huesca |
Ama | Patientia of Huesca |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | diakonoa |
Santutegia | |
Abuztuaren 10 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Tradizioaren arabera, Huescan, Hispania Tarraconensis delakoan, jaioa zen, baina haren gurasoak Valentzian ere denbora labur batez bizi izan zirenez, hiri horretan jaioa ere izan zitekeela pentsatzen da. 225 urtea hartzen da haren jaiotza-urte gisa.
257an, Sixto aita santu izendatu zutenean, Laurendi diakono ordenatu zuten, eta elizaren ondasunak administratzeko eta txiroak zaintzeko ardura eman zitzaion. Hori horrela izanik, Elizaren lehenengoetako artxibozain eta diruzain kontsideratu izan da, eta bibliotekarien zaindaria da.
Valeriano enperadorearen jazarpenen biktima izan zen, beste askorekin batera.
Laurendi eta Graal santuaren kondaira
Kondairak dioenez, Elizak Laurendiren esku utzitako ondasunen artean Graal santua zegoen. Huescara bidaltzea lortu zuen, gutun batekin eta inbentario batekin, baina, antza denez, hiri horretan ezkutatu zuten eta ahantzirik egon da mende askotan. Tradizioko beste ahots batzuen arabera, kaliza santua hiri horretako San Pedro elizan gordea izan zen, eta Acilso apezpikuak salbu jarri zuen, 711n musulmanen erasoak zirela eta, ihes egin eta Pirinioetan ezkutatu behar izan zuenean.
Martirioa
Laurendi sutan erre zuten, parrilla batean hain zuzen ere, Erroman. Abuztuaren 10ean ospatzen da haren eguna, tradizioak dioenez, egun horretan martirizatu baitzuten.
Hasiera batean Via Tiburtinako katakonbetan hobiratu bazuten ere, mende bat geroago, Damaso I.ak (366-384) gaur egun San Lorenzo basilika gisa ezagutzen den eliza eraiki zuen haren gorpua jasotzeko.