Laurence Ostolaza
Laurence Ostolaza (Baiona, 1967ko maiatzaren 27a -) emakumezko kazetari lapurtarra da, batez ere telebista munduan aritu dena. Donibane Lohizunen bizi da.
Laurence Ostolaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1967ko maiatzaren 27a (56 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta berriemailea |
Enplegatzailea(k) | Sud Ouest |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Union pour un Mouvement Populaire |
Ikasketak
Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoan ikasi zuen. Bertan Anne-Sophie Lapix eta Sandrine Mendiburu ibili ziren ikasle.
A2 Batxilerra 1986an amaitu eta gero Bordelera jo zuen Letra ikasketak egitera.
Ibilbide profesionala
Hedabideen mundura hurbildu zen: Sud Radio, Sud Ouest, Akitaniako France 3.
1990eko hamarkadaren erdialdetik TV5 zein France 2 telebistetan eguerdi nahiz gaueko albistegietako aurkezle lanak egin zituen. Denbora batez Antoine Cormeryrekin batera aritu zen aipatu bigarren telebista katean.
Osasun arloan espezializatua, 2006tik France 2n William Leymergiek gidatzen duen Télématin saioan osasunari buruzko atalaren ardura du.
Euskal Herrian
- Ostolaza 2008ko udal hauteskundeetan kontseilari atera zen bere herrian.[1] Michèle Alliot-Marie burua zuen eta Peiuko Duhart berriro auzapez bihurtu zuen zerrendako kidea izan zen.
- Marie Etxegoien argazkilari donapaleutarrak nabaritzeko moduko Ipar Euskal Herriko zortzi andrazkoren artean sartu zuen lohizundarra.[2]