Lauren Foster

Lauren Foster (Hego Afrika, 1957ko abenduaren 4a) hegoafrikar emakumezko modelo transgeneroa da.

Lauren Foster
Bizitza
JaiotzaHegoafrika, 1957ko abenduaren 4a (66 urte)
Herrialdea Hegoafrika
BizilekuaMiami
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
IMDB: nm1307899 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Hego Afrikan jaio zen eta gizon hazi zuten. Lau urterekin jada bazekien bere sexu-nortasuna ez zetorrela bat bere generoarekin eta Klinefelter sindromea diagnostikatu zioten.[1] 1974an gizonezko izena erabiltzeari utzi zion eta Lauren Shipton emakumezko izena hartu zuen beretzat.

17 urte zituenean, bere familiaren eta lagunen babesarekin, trantsizioa egiteari ekin zion hormona-terapiarekin hasiz.[1] 18 urterekin Derk Crichton hegoafrikar doktoreak sexua berresleitzeko ebakuntza egin zion. Ebakuntzatik osatu ondoren, modelo hasi zen Johanesburgen.[2]

1979tik 1988ra ospe handiko modeloa izan zen, hainbat egunkari, aldizkari eta iragarkitan azalduz. 1980an Vogue aldizkariaren Mexikoko edizioan 6 orrialdeko moda erreportaje batean agertu zen.[2] Tabloide bateko kazetari bat berarekin harremanetan jarri zen bere iraganeko historiari buruzko xehetasunak bazekizkiela eta hauek argitaratuko zituela mehatxu eginez.[2] Ondorioz, Fosterrek elkarrizketa eman zuen horrek gauzak baretuko zituztelakoan, baina munduko hainbat tabloidek bere historia argitaratu zuten gizon jaio zela idatziz.[2] Horrek ondorioak izan zituen bere modelo-ibilbidean, lan-eskaintzak jaitsi baitzitzaizkion.[2]

Gaur egun Miamin bizi da eta LGBTQ kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzan dihardu.[1]

Filmografia

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2001 Circuit Ateko neska Kameoa

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Swanson, Jess. (2016ko azaroaren 15a). «Transgender Supermodel Lauren Foster Fights for LGBTQ Rights in Miami» Miami New Times (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 14a).
  2. (Ingelesez) «Lauren Foster, Transgender Model, And Alex Davis, Transgender Musician, Discuss Trans Issues» HuffPost 2018ko apirilaren 14a (Noiz kontsultatua: 2012ko uztailaren 12a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.