Laurasiatheria
Laurasiatheria goi-ordena mailako klado bat da Placentaliaren barruan (desagertutako senideak sartzen baditugu Eutheriaren barruan. Goi-ordena hau eraikitzeko ADNaren anilisi-sekuentziazioa erabili da eta retrotransposoia egotea edo ez. Izenaren jatorria Pangea hausterakoan Gondwana eta Laurasian animalia mota ezberdinak sortu zirela esaten duen teoriatik datorkio. Bere senideak Euarchontoglires (bere barnean Primates ordena), Afrotheria eta Xenarthra dira, nahiz eta lehenengo bi hauena baino ez da ahizpa-kladoa.
Laurasiatheria | |
---|---|
Kretazeo Berantiar - gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Laurasiatheria Waddellet al 1999
|
Azpibanaketa | |
Sailkapenak
Bere barnean honako ordenak daude eta egon dira tradizionalki:
- Artiodactyla (behiak, txerriak, gameluak, hipopotamoak...)
- Carnivora (katuak, txakurrak, hartzak...)
- Cetacea (izurdeak eta baleak)
- Chiroptera (saguzarrak)
- †Cimolesta
- †Condylarthra
- †Creodonta
- Insectivora (satitsuak, satorrak, kirikiñoak...)
- †Mesonychia
- Perissodactyla (zaldiak, errinozeroak...)
- Pholidota (pangolinak)
Hala ere gaur egon honako sailkapen hau egiten da, Cetacea eta Artiodactyla elkartuz eta aldi berean Chiroptera bi taldetan banatuz:
- Cetartiodactyla
- Carnivora
- Cetacea
- Microchiroptera
- Megachiroptera
- †Cimolesta
- †Condylarthra
- †Creodonta
- Insectivora (Eulipotyphla)
- †Mesonychia
- Perissodactyla
- Pholidota
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.