Laura Freixas

Laura Freixas Revuelta (Bartzelona, 1958ko uztailaren 16a) kataluniar idazlea da, eleberri eta saiakera idazle feminista. Literatur kritikaria zein artikulugilea ere bada hainbat hedabidetan. 1994ra arte zuzendu zuen El espejo de tinta literatur bilduma sortu zuen 1987an. Azpimarratzekoa da, halaber, emakumeek idatzitako literatura ikertzen eta sustatzen egindako lana; izan ere, haren testuinguruan sortu zuen 2009tik 2017a arte Klasikoak eta modernoak, genero-berdintasunerako elkartea, eta erakunde horren ohorezko presidentea izan da.[1][2][3]

Laura Freixas

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1958ko uztailaren 16a (65 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Lizeo Frantsesa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, arte-kritikaria, kazetaria, itzultzailea, literatura-kritikaria eta editorea
KidetzaFederalistes d'Esquerres
Genero artistikoaeleberria
laurafreixas.com

Biografia

Freixasek Bartzelonako Lizeo Frantsesean ikasi zuen.1980an Zuzenbidean lizentziatura lortu zuen, baina beti aritu da idazketan. 1987an El espejo de tinta literatur bilduma sortu eta zuzendu zuen Grijalbo argitaletxean. 1988an egin zen ezagun, lehen aldiz, El asesino en la muñeca ipuin bildumagatik. Ondoren, beste kontakizun liburu bat (Cuentos a los cuarenta, 2001), hainbat eleberri (Último domingo en Londres, 1997, Entre amigas, 1998, Amor o lo que sea, 2005 eta Los otros son más felices, 2011), autobiografia bat (Adolescencia en Barcelona hacia 1970, 2007) eta bere egunkariaren ale bat (Una vida subterránea. Diario 1991-1994, 2013).[4]

Revista de Occidenteren ale monografiko bat zuzendu zuen, Espainiako egunkari intimoari eskainia (1996ko uztaila-abuztua). La Vanguardiako zutabegilea da; El País egunkarirako literatur kritikaria izan da, eta hainbat literatur aldizkariren kolaboratzailea, hala nola, Merkurio, Letras libres, Revista de libros, "El dandi, el incorruptible eta el afamado", Mayo de 2010. Revista de Libros 161:274

Emakumeek idatzitako literatura

Narratzaile lanaz gain, Freixasek emakumeek idatzitako literatura aztertu eta sustatzen du. 1996an "Madres e hijas" emakume idazle espainiar garaikideen kontakizunen antologia koordinatu eta hitzaurrea idatzi zuen. 2000. urtean "Literatura y mujeres" saiakera lana, 2009an "Cuentos de amigas" antologia, bai eta "La novela femenil y sus lectrices" (Leonor de Guzmán Saria) ere.[5] Urte berean, Klasikoak eta modernoak elkartearen sortzaileetako bat izan zen, kulturako genero politikei laguntzeko, 2016an Idazleen Eguna bultzatu zuen. Erakundearen buru izan zen sortu zenetik 2017ko urtarrilera arte, eta Anna Caballék ordezkatu zuen. Freixas, orduan, ohorezko presidente izendatu zuten. 2019an A mí no me iba a pasar, genero-ikuspegia duen autobiografia eskaintzen du. Bertan Freixasek herentzia matxista, edertasunaren tirania, ezkontza, amatasuna eta anbizio intelektuala bezalako gaiak jorratzen dituen. [6]

Lanak

  • El asesino en la muñeca, ipuinak, ed. Anagrama,1988
  • Último domingo en Londres, eleberria, ed. Plaza y Janés,1997
  • Entre amigas, eleberria, ed. Destino,1998
  • Literatura y mujeres, saiakera, ed. Destino, 2000
  • Cuentos a los cuarenta, ed. Destino, 2001 kontakizuna "La Estación", en línea
  • Amor o lo que sea, eleberria, ed. Destino, 2005
  • Adolescencia en Barcelona hacia 1970, autobiografia, ed. Destino, 2007 primer capítulo, en línea
  • Ladrona de rosas, Clarice Lispector-en biografia, ed. La Esfera de los Libros, 20108​
  • Los otros son más felices, eleberria, ed. Destino, 2011
  • Una vida subterránea. Egunerokoa 1991-1994. Ed. Errata Naturae, 2013
  • El silencio de las madres, saiakera, ed. Aresta, 2014
  • Todos llevan máscara. Egunerokoa 1995-1996. Ed. Errata Naturae, 2018
  • A mí no me iba a pasar. Autobiografia, Ediciones B, 2019.

Bildumaria

  • Ipuinak, Madres e hijas Barcelona: Anagrama. Ed. Anagrama. 236 pp. ISBN 84-339-1025-6 1996 eta Cuentos de amigas, ed. Anagrama, 2009
  • Literatura erretratuak: Escritores españoles del siglo XX evocados por sus contemporáneos.Freixas, Laura (ed.) Madrid: Espasa Calpé, 1997
  • Saiaketak, Libro de las madres, 451 Editores, Colección 451.zip. 254 pp. ISBN 978-84-96822-74-09​ 2009

Ohoreak

  • 2008an Leonor de Guzmán saria jaso zuen Femenil y sus lectrices eleberriagatik
  • Europako Kultura Parlamentuko kidea da.

Erreferentziak

  1. «Laura Freixas & Mariasun Landa: 'Literatura eta feminismoa: A mí no me iba a pasar'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  2. Literatur Emailuak » Laura Freixas: “Emakumea irudikatzeko modua birsortu behar dugu”. (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  3. «(DES)BERDINKERIA KULTURAN» Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  4. «Laura Freixas eta Anna Caballé 'literaturarekin eztabaidan' arituko dira» El Correo 2016-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  5. Press, Europa. (2016-03-08). «Laura Freixas eta Anna Caballe elkartuko ditu Bilbon "Eztabaida literaturarekin" ekimenak» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  6. A mí no me iba a pasar, Laura Freixas & Mariasun Landa (Bideo, San Telmon). (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).

    Kanpo estekak

    Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Laura Freixas
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.