Laukariz
Laukariz Mungiako (Bizkaia) auzoa da. Auzoa oso handia da eta herri eskola badu. Honako auzune hauek daude Laukariz barruan:
- Zabalondo: Hemen dago industrialdea, lur sailik gehienak Maurola auzunekoak badira ere. Industrialde hau osatze eta zabaltze fasean dago gaur egun.
- Berreagamendi: "Sociedad Bilbaina"k egindako La Bilbaina urbanizazioa dago auzo honetan. Gaur egunean bereiztu egin behar dira Berreagamendi Etxejabe Elkartea (urbanizazioa eta bere zerbitzuak gestionatzeko sortua) eta "Club de Campo" deritzona, kirol eskaintza zabala daukana (golf, igerilekua, gimnasialekua, pilota, ...). Aipagarriak dira bertan dauden pasealeku ederrak eta lakua, kaleetan antzinako toponimia gordetzeko egindako ahaleginaz gainera. Gaur egun 600 bat etxe daude, baina oraindik ez da urbanizazio plan osoa gauzatu.
- Basozabal: San Lorentzo baselizatik hurbil.
- Maurola: Baserri sakabanatu batzuek osatzen dute auzoa. Deriorekin egiten du muga.
Laukariz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | [[|]] |
Udalerria | Mungia |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′19″N 2°50′50″W |
Garaiera | 63 m |
Demografia | |
Biztanleria | 2.707 (2023: 28) |
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Auzoaz udal webgunean
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.