Laugarren Koalizioko Gerra
Laugarren Koalizioko Gerra 1806an Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek zuzendutako ahalegin militarra da, Napoleon boteretik kentzea eta frantziar eragina gutxitzea asmoa zuena.[1] Koalizio horretan Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuak, Prusiak, Errusiak, Saxoniak eta Suediak parte hartu zuten.
Laugarren Koalizioko Gerra | |
---|---|
Napoleondar Gerrak eta Koalizioaren Gerrak | |
Napoleon Friedlandeko guduan | |
Data | 1806ko urriaren 9a – 1807ko uztailaren 9a |
Lekua | Erdialdeko Europa, Errumania eta Moldavia |
Emaitza | Frantsesen garaipena |
Gudulariak | |
Koalizio horretako kide gehienak lehendik ere Frantziaren aurka borrokan ari ziren Hirugarren Koalizioaren zati gisa, eta, beraz, ez zen tarteko bake aldirik izan. 1806an, Erresuma Batuak eskatuta eta Londresko kabineteak Prusiako gorteari emandako laguntza ugariei esker, azken hau koalizioari batu zitzaion, austriar porrotaren ondoren Frantziaren botere azaleratuaren beldur. Prusia eta Errusia kanpaina berri baterako mobilizatu ziren, eta Prusiako tropak Saxonian bildu ziren.
Napoleonek kontraerasoa egin zuen, 1806ko urrian Jenako eta Auerstädteko guduetan prusiarrak modu erabakigarrian garaituz. Napoleonen indar frantsesek, orduan, Prusia okupatu zuten, Berlin 1806ko urriak 25ean hartuz, eta ekialdeko Prusiara eta errusiar mugara joanez, non 1807ko otsailean errusiar tropekin topaketa bat izan zuten Eylauko guduan. Bertan Napoleonen aurrerapena zertxobait eten zen.
Azkenik, 1807ko ekainaren 14an Napoleonen armadak errusiarrak suntsitu zituen Friedlandeko guduan, eta hiru egun beranduago Errusiak su-eten bat eskatu zuen. 1807ko uztailean, Tilsiteko Itunaren bidez, Frantziak Errusiarekin bakea egin zuen eta Prusia Frantziari, Jerôme Bonaparteren Westfaliako Erresumari eta Varsoviako Dukerri Handia berriari bere lurraldeen erdia uztera behartu zuen. Europako mendebaldearen eta erdialdearen gaineko erabateko kontrola birtualki Napoleonen eskuetan zegoen.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Pereira, Juan Carlos. (2008). Diccionario de relaciones internacionales y política exterior. Bartzelona: Ariel ISBN 978-84-344-1829-5..