Laudun
Lauduna, musikan, musika eskalako bi noten arteko lau mailako musika tarteari esaten zaio.
Laudunak honelakoak izan daitezke:
- jaitsitakoak: bi noten arteko tartea lau tono erdikoa da
- Jaitsitako lauduna, hirudun nagusiaren enarmonikoa da
- justuak: bi noten arteko tartea, bost tono erdikoa da.
- Laudun justua tarte konsonantea da
- igotakoak: bi noten artean, sei tono erdiko tartea dago
- Igotako lauduna, tarte disonantea da
- Jaitsitako bosdunaren enarmonikoa ere bada
Laudun bat bosdun bati batuz gero, zortzidun bateko tartea ematen du. Horregatik, lauduna eta bosduna osagarriak dira: igotako laudun bat, jaitsitako bosdun baten nota berera iristen da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.