Latorri

Latorria (Heg.) edo burdinzuri (Ipar.) altzairuz egindako (karbonoa altzairuaren %0,03 eta %0,13 artean izanik) xafla mehea da, eztainuz estalia, bereziki ontziak egiteko erabiltzen dena.

Konposizioa

Latorriaren osaera honako hau da (kanpotik barrura):

  • Olio-filma
  • Pasibazio-filma
  • Eztainu librea
  • Fe Sn2 aleazioa
  • Altzairu librea

Erabilpenak

Ontzi metalikoak fabrikatzeko material ezin hobea da, altzairuaren erresistentzia mekanikoa eta konformazio-gaitasuna eztainuaren korrosioarekiko erresistentziarekin konbinatzen baititu. Material horrekin produktu osagarriak fabrikatzen dira, janarientzako tapoi, tatxa, manixa, honda, estalki eta pote metalikoak, sintetikoak, olioak eta deribatuak.

Latorria sukaldeko tresnak, jostailuak, tresneria eta abar fabrikatzeko ohiko elementua izan zen, eta latorrigilea, berriz, ohikoa.

Kanpo-estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.