Latirismo

Latirismoa aixkolen edo horien deribatuen gehiegizko kontsumoak eragindako intoxikazio kronikoa da, leguminoso horretan substantzia toxiko batzuk – zenbait aminoazido – daudelako, batez ere nerbio-sistemari eragiten diotenak.

Latirismo
Deskribapena
Motajanari-intoxikazioa
plant poisoning (en) Itzuli
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Arrazoia(k)ingestio
Sintoma(k)paralisia
Identifikatzaileak
GNS-10T62.2
GNS-9988.2
DiseasesDB32679
MeSHD007842
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Sintomak

Intoxikazioa aixkolak (lathyrus sativus) maiz kontsumitzearen ondorio da (batzuetan ia bakarrik); izan ere, landare horien haziek efektu toxikoa duten aminoazido batzuk dituzte gizakiengan eta beste animalia batzuengan (azken horien artean bereziki ekidoengan).

Gaur egun, latirismo hitzarekin bi sindrome ezberdin deskribatzen dira: bata, nerbio-sistema zentralaren alterazioetatik eratortzen diren efektuak dituena eta neurolatirismoa deitzen dena, eta bestea, hezurrak eta beste ehun konektibo batzuk berariaz inplikatzen dituena, osteolatirismoa izenekoa.

Neurolatirismoa aixkolean beta-N-oxalyl-L-alpha-beta-diaminoproponikoa (ODAP siglengatik ere ezaguna), kimikoki glutamatoaren antzekoa, egoteak eragiten du.

Epidemiologia

Bangladesh, Etiopia, India eta Nepalen gaixotasun tradizionala da.[1] Emakumeak baino gizonak dira kaltetuenak, batez ere 25 eta 40 urte artekoak.[2]

Espainiako Gerra Zibilaren osteko gose-garaian gaixotasun hedatua izan zen.[3] Espainian, 1940 eta 1941ean Ley eta Oliver de la Riva medikuek aixkol-ahi kontsumoaren eta latirismoaren arteko harremana ezarri zuten arren, bere kontsumo-debekua ez zen 1967ra arte iritsi, frankismo betean.[4][5]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Spencer P. S.; Ludolph A. C.; Kisby G. E.. (1993ko uztaila). «Neurologic diseases associated with use of plant components with toxic potential» Environmental Research 62 (1): 106–113.  doi:10.1006/enrs.1993.1095. PMID 8325256..
  2. (Ingelesez) patient.co.uk. Lathyrism. .
  3. (Gaztelaniaz) Azcoytia, Carlos. Historia de la almorta, o el veneno que llegó con el hambre tras la guerra civil española.. in: Historiadores de la cocina. Organización no gubernamental "Grupo Gastronautas"..
  4. (Gaztelaniaz) «Harina de almorta: un producto prohibido que se vende con trampa» eldiario.es 2018-9-23.
  5. (Gaztelaniaz) López-Busto, Carlos. (1947). «La almorta y el latirismo» (pdf) Cuadernos de estudios manchegos (1): 37-47. ISSN 0526-2623..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.