Konstantinoplako Inperio Latindarra
Konstantinoplako Inperio Latindarra[1] (latinez Imperium Romaniae, "Erromaniako Inperioa") Laugarren Gurutzadaren ostean Bizantziar Inperioa zatitu zeneko gurutzatu feudalen estatuetako bat da. 1204an sortu zen, gurutzatuek Konstantinopla bereganatu zutenean, eta 1261 deuseztu zen, berriz ere Bizantziar Inperioa eratzeko. Bizantziar Inperioa ordezkatzeko sortu zuten, enperadore katoliko batek ekialdeko enperadore bizantziarren tronua hartzeko. Balduin IX.a, Flandriako kondea, lehen latindar enperadore koroatu zuten 1204ko maiatzaren 16an, Balduin I.a errege izenarekin. Baina bulgariarren eta greziar estatuen aurkako gerretan, Latindar Inperioa ahuldu egin zen eta Nizeako Inperioaren menpe erori zen 1261an, Mikel VIII.a Palaiologosen agindupean. Azken latindar enperadorea, Balduin II.a, erbesteratu egin zen, baina titulua erabiltzen jarraitu zen, gutxienez XIV. mendea arte.
Latindar Inperioa Imperium Romaniae Erromaniako Inperioa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1204 – 1261 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Latindar Inperioa horiz (mugak zalantzazkoak) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Konstantinopla | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | latina, antzinako frantsesa (ofizialak), greziera (herrikoia) | ||||||
Erlijioa | Eliza Katolikoa (ofiziala) Eliza Ortodoxoa (herrikoia) | ||||||
Historia | |||||||
Ezarpena | 1204 | ||||||
Ezeztapena | 1261 | ||||||
|
Enperadoreak
- Balduin I.a Konstantinoplakoa (1204–1205)
- Henrike Flandriakoa (1206–1216)
- Interregnoa: Konon Béthunekoa erregeordea (1216–1217)[2]
- Petri Courtenaykoa (1217–1219)
- Interregnoa: Konon Béthunekoa erregeordea (1219–1220)[2]
- Roberto Courtenaykoa (1221–1228)
- Balduin II.a Konstantinoplakoa (1228–1261) (1273an hila)
- Maria Courtenaykoa (erreginaordea) (1228)[4]
- Narjot Toucykoa (erregeordea) (1228–1231)[2]
- Joan Briennekoa (erregeordea, enperadore ttuluarekin) (1229/1231[5]–1237)
- Anseau Cayotekoa (erregeordea) (1237–1238)[6]
- Narjot Toucykoa (erregeordea) (1238–1239)[6]
- Filipe Toucykoa erregeorde Balduin II.a kanpoan zen bitartean (1243–1248)[6][7] (1251–1259)[8]
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- http://books.google.es/books?id=NN1xNdYH6n0C&lpg=PA657&pg=PA657#v=onepage&q=&f=true
- VV. AA., A History of the Crusades, Volume II: The Later Crusades, 1189–1311, Univ. of Wisconsin Press, 2006, p. 213.
- VV. AA., A History of the Crusades, Volume II, p. 216.
- , , , y
- http://books.google.es/books?id=NN1xNdYH6n0C&lpg=PA658&dq=&pg=PA658#v=onepage&q=&f=true
- http://books.google.es/books?id=2dsycrclykIC&lpg=PA216&dq=&pg=PA224#v=onepage&q=&f=false y http://books.google.com/books?id=2dsycrclykIC&lpg=PA226&dq=&hl=es&pg=PA226#v=onepage&q=&f=false
- http://books.google.es/books?id=l9NBAAAAYAAJ&dq=&pg=PA504#v=onepage&q=&f=false