Latife Uşaki
Latife Uşaklıgil (jaiotza izena: Fatıma-tüz Zehra Latife Uşakîzâde; ohorezko izendapena: Latife Hanım; 1898ko ekainaren 17a - 1975eko uztailaren 12a) Mustafa Kemal Paxaren (beranduago, Atatürk izenez ezaguna) emaztea izan zen 1923tik 1925era bitarte. Bere aitaren aldetik Halid Ziya Uşaklıgilen senidea zen.
Latife Uşaki | |||
---|---|---|---|
1923ko urriaren 29a - 1925eko abuztuaren 5a - Mevhibe İnönü (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Esmirna, 1898ko ekainaren 17a | ||
Herrialdea | Turkia | ||
Heriotza | Istanbul, 1975eko uztailaren 12a (77 urte) | ||
Hobiratze lekua | Edirnekapı Martyr's Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | : bularreko minbizia | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Mustafa Kemal Atatürk | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | turkiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta legelaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Biografia
1898an jaio zen Esmirnan, hiriko merkatari familia garrantzitsu baten baitan. Hiri horretan amaitu zituen bere ikasketak 1919an eta Parisera zein Londresera joan zen zuzenbidea ikastera. Turkiara itzuli zenean Turkiako Independentzia Gerra amaitzen ari zen.
1923ko urtarrilaren 29an Mustafa Kemal Paxarekin ezkondu zen, Esmirnara itzuli zena bere ama Zübeyde Hanımen heriotzaren ostean. Bi urte eta erdiz Latife izan zen Turkiako emakumeen aurpegi berria, Lehen Dama gisa arituz bizitza publikoan, zerbait berritzailea herrialdeko ohituretan. 1920ko hamarkadan emakumeen eskubideen inguruan egon ziren erreformetan paper garrantzitsua izan zuen[1].
1925eko abuztuaren 5ean dibortziatu ziren, antza bien arteko eztabaida handien ostean[2]. Hil arte geratu zen Esmirnan zein Istanbulen, bizitza publiko handirik gabe. Ez zen berriro ezkondu eta ez zuen inoiz ere hitz egin Ataturkekin bizitako urteen inguruan.
Erreferentziak
- «Atatürk, his wife and her biographer - Turkish Daily News Aug 25, 2006» web.archive.org 2006-08-29 (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
- The crescent and the couch : cross-currents between Islam and psychoanalysis. Jason Aronson 2008 ISBN 978-0-7657-0574-7. PMC 168722012. (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).