Lateran
Lateran (italieraz Laterano) Erromako gune bat da, gaur egun Vatikanoren barnean dagoena, baita Erroma eta Vatikanoko zenbait arkitektura egitasmoren izena ere. Bertan dago San Joan Laterangoaren Artxibasilika, Erromako lau basilika garrantzitsuenetako bat eta, mundu osoan, Eliza Katoliko Erromatarraren Eliza-Amatzat hartzen dena. Honi atxikiak daude Laterango jauregia eta Laterango bataiategia.
Ondasunak, bere garaian Laterandarren familia patriziarrarenak izan ziren (Plautti Laterani), antzinako Erromatar Inperioaren garaian, tokiari izena eman diotenak, non lehen euren jauregia zegoen. Laterandarrek, euren ondasunak galdu zituzten Neron enperadorearen aginduz, eta handik mende batzutara, Konstantino I.a Handiak Eliza Katoliko Erromatarrari eman zizkion.
San Joan Laterangoaren Artxibasilika eraiki zen tokia, ustezko Konstantinoren Dohaintzagatik aukeratua izan zen. Erromako Katedrala eta munduko eliza guztien Eliza-Ama (latinez omnium Urbis et Orbis ecclesiarum mater et caput, literalki "hiriko eta mundu osoko elizen ama eta burua". Hala, Aita Santuaren katedrala da, Erromako Gotzain bezala.
Kontzilioak
Eliza katolikoaren historian zehar, bertan, bost kontzilio ekumeniko eta zenbait tokiko kontzilio egin ziren:
- 769: Laterango tokiko kontzilioa
- 1123: Laterango I. Kontzilioa
- 1139: Laterango II. Kontzilioa
- 1179: Laterango III. Kontzilioa
- 1215-1216: Laterango IV. Kontzilioa
- 1512-1517: Laterango V. Kontzilioa
Bertan, Laterango Ituna ere sinatu zen, Aulki Santua eta Italiaren artean, Aulki Santua Gasparri kardinalak eta Italia Benito Mussolinik ordezkatzen zituztelarik.