Lastozko zubixe
Lastozko zubixe abesti herrikoi bat da. Oskorri taldeak haren Katuen testamentua diskoan grabatuta argitaratu zuen eta zuzenean jotzen zuen.
Lastozko zubixe | |
---|---|
Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri |
Argitaratze-data | 1993 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak
- Jontxuk egin ei eban >>> (mendebaldeko hizkeran, ei eban hori euskara batuan "omen zuen" bezala ematen da)
- lastozko zubixe,
- handixe pasateko
- Loretxu txikixe.
- Hasi zan pasaten da >>> (mendebaldeko hizkeran, da hori euskara batuan "eta" bezala ematen da)
- jausi zan zubixe,
- Jontxuk hartu ei eban
- sentimentu handixe.
- Hasi zan pasaten da
- jausi zan zubixe,
- Jontxuk hartu ei eban
- sentimentu handixe.
- Lorek egin ei eban
- lastozko zubixe,
- handixe pasateko
- Adolfo txikixe.
- Hasi zan pasaten da...
Hona hemen abestiaren hitzak (ezkerrean) eta hitzak beste modu batera euskara batura apur bat egokituta-edo (eskuinean):
LASTOZKO ZUBIXE
|
LASTOZKO ZUBIA
|
Bertsio zaharra
Bertsio zahar bat ere dago "Markosek egin eban" edo "Markoxen txarrixe" izena duena[1]:
- 1. Markosek egin eban
- lastozko zubixe
- bertatik pasatzeko
- bera ta txarrixe.
- Hasi ziran pasatzen,
- jausi zan zubixe
- Markosek hartu eban
- kristoren ostixe.
- 1. Markosek egin eban
- 2. Errekatik urten zan
- goraino bustirik,
- gainera sikatzeko
- ez zan eguzkirik.
- Egindakoarekin
- guztiz damuturik,
- berriz ez dau egingo
- lastozko zubirik.
- 2. Errekatik urten zan
- 3. Horrelaxe hilko jako
- makina bat pizti,
- baina aurrera doa
- euri zein eguzki.
- Berari berdin jako
- busti zein ez busti,
- errekan zehar doa
- txarri eta guzti.
- 3. Horrelaxe hilko jako
- 4. Erreka bazterrean
- guardarekin kezka,
- lizentzi barik egin
- ete dauan peska.
- Eskuak gora jasoz
- Markosen protesta:
- ""Hau nere txarrixe da
- arrankarixe ez da"".
- 4. Erreka bazterrean
- 5. Erreka pasa eban
- berak ozta-ozta,
- gero guarda dala ta
- txarri horrek ospa.
- Markos bere atzetik
- mekaguen dioska:
- ""Erreka pasatzea
- ez jat gitxi kosta"".
- 5. Erreka pasa eban
- 6. Markosen txarrixe zan
- artoz hazikoa,
- San Martinetarako
- berebizikoa.
- Berari alde eginda
- hor ihesi doa:
- agur solomo eta
- urdaiazpikoa.
- 6. Markosen txarrixe zan
- 7. Txarrixe maite eban
- eta ez besterik,
- munduan ez zegoen
- holako piztirik.
- Pentsatzen dago hilda
- ala dan bizirik,
- txarrixe topau ezin
- holako ostirik.
- 7. Txarrixe maite eban
- 8. Bere txarrixen bila
- behera eta gora,
- ihesi egin deutso
- ta ez daki nora.
- Eta pentsamentu hau
- datorko gogora:
- ""Gatzelaskaren baten
- gordeta egongo da""."
- 8. Bere txarrixen bila
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Lastozko zubixe (Oskorri) (Youtube, Gabi de la Maza)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.