Last of the Dogmen
Last of the Dogmen (euskaraz Azken Txakurgizonak) 1995eko Tab Murphy estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilearen abenturazko western filma bat da. Tom Berenger eta Barbara Hershey aktoreek antzeztu zuten.
Last of the Dogmen | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Last of the Dogmen |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna, abenturazko filma eta misteriozko zinema |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko, Alberta eta Columbia Britainiarra |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tab Murphy |
Gidoigilea(k) | Tab Murphy |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joel B. Michaels |
Konpainia ekoizlea | Carolco Pictures (en) ![]() Savoy Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Richard Halsey (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Arnold |
Argazki-zuzendaria | Karl Walter Lindenlaub |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Montana |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmaren izenburuak Txeiene indiar herriko txakur gerlariei (ingelesez Dog Soldiers) aipamen egiten die. Filma Montana estatuko ipar-mendebaldean girotua dago, Idaho estatua eta Kanadako mugatik hurbil. Baina benetan Mexikoko Cuernavaca hiria, Kanadako Britainiar Columbia estatuko Yoho Parke Nazionala eta Alberta estatuko Banff eta Canmore hirietan filmatu zen.
Argumentua
Lewis Gates (Tom Berenger), Montanako aztarna-mihatzaile bakarti eta ehiztari aditua espetxetik ihes egin eta Montanako isolatutako mendietan barna ihes egin berri duten preso batzuk atzemateko kontratua izan da. Baso eta mendietan barna doalarik, Lewisek Gates (Barbara Hershey) emakume antropologoa topatuko du, Gates eskualde urrun hartan XX. mendearen amaieran oraindik AEBtako gizartetik erabat isolaturik bizi diren Txeiene herriko azken indiar askeen aztarnen bila dabilerarik.
Aktoreak
- Tom Berenger: Lewis Gates
- Barbara Hershey: Lillian Diane Sloan irakaslea
- Kurtwood Smith: Deegan sheriffa
- Steve Reevis: Otso Hori
- Andrew Miller: Briggs
- Gregory Scott Cummins: Sears
- Mark Boone Junior: Tattoo
- Helen Calahasen: Otso Horiren emaztea
- Eugene Blackbear: Altze Orbaindua
- Dawn Lavand: indiar neska
- Sidel Standing Elk: Hartz Etxana
- Hunter Bodine: mutikoa
- Graham Jarvis: botikaria
- Marvin R. Thunderbull: otso mihatzailea
- Parley Baer: Hollis jauna
- Sherwood Price: mihatzailea
- Molly Parker: erizaina
- Antony Holland: Carvey medikua
- Robert Donley:Denbora-kontatzaile Zaharra
- Brian Stollery: as Grad Student
- Mitchell LaPlante: Mutiko Basatia
- Wilford Brimley: narratzailea
- Zip: Zip