Lasesarre-Urban Galindo
Lasesarre-Urban Galindo, lehen Desertu, Barakaldoko (Bizkaia) 2. barrutia da.[1] Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 13.783 biztanle zituen 2013. urtean,[2] eta 0,97 kilometro koadroko azalera.[3] Barakaldoko udalerrian ekialdean kokatzen da. Barrutiak Bilboko itsasadarrarekin egiten du muga ekialdean eta Galindo ibaiarekin iparraldean. Barrutian hiru auzo daude: Lasesarre, Larrea eta Urban Galindo.
Lasesarre-Urban Galindo (2) | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Udalerria | Barakaldo |
Auzoak | Lasesarre, Larrea eta Urban Galindo |
Azalera | 0,97 km² |
Biztanleria | 13.783 (2013) |
Hiri osoan bizi izaten ari den eraberritze prozesua dela eta, hainbat etxebizitza bloke berri eraiki dira. Barrutiak eta hiriak orokorrean zuen izaera industriala atzean utziz. Barrutiaren eraberritzean Europa mailako Urban programa aurrera eraman da. Honen bitartez, arkitekto gazteek proposaturiko hainbat egitasmo eraiki dira. Horrez gain, Eduardo Arroyo arkitektoaren Lasesarre futbol zelai berria aipagarria da. Goardia Zibilaren koartel berria eta Cedemi Ezkerraldea berrizteko agentziaren bulegoak.
Barrutiaren lehenaldi industriala erabat ahaztu gabe, XX. mende hasierako Ilgner eraikina berriztu zen Bilbao Ría 2000 erakundearen bitartez.
Garraiobideak
Trena
- Renfeko Aldirien Desertu-Barakaldo geltokia. Geltoki hau Renfek Bilbo Handiko Ezkerraldean duen garrantzitsuenetariko bat da, bertan banatzen baitira C-1 eta C-2 lineak.
Erreferentziak
- Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
- Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
- Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).