Laser-telemetro

Laser-telemetroa bertatik puntu jakin batera dagoen distantzia zehazteko laser bat erabiltzen duen telemetro mota da. Laser-telemetroren mota ohikoena "hegaldi-denbora" printzipioaren arabera funtzionatzen duena da, laserreko pultsu bat bidaliz izpi estu batean objektura eta pultsua islatzen eta igorgailura itzultzen ematen duen denbora neurtuz. Argiaren abiadura handia dela-eta, teknika hau ez da egokia doitasun handiko neurketa egiteko oso distantzia laburretarako, non triangelukatzea eta bestelako teknikak erabiltzen diren.

Distantzia luzeko laser-telemetroa 20 km-rainoko distantzia neurtzeko gai da; euskarri angeluar baten gainean montatuta. Emaitzazko sistemak azimuta eta altxaera ere eskaintzen ditu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.