Lasa
Lasa[2][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 2,5 kilometrora. Altuera 176 eta 1 247 metro artekoa da, eta 14,79 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 335 biztanle zituen.
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lasa (argipena)».
Lasa | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Lasse | ||
Auzapeza (2008-2026) | Michel Idiart (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64322 | ||
Herritarra | lasar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°09′26″N 1°15′36″W | ||
Azalera | 14,79 km2 | ||
Garaiera | 176-1247 metro | ||
Distantzia | 2,5 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 335 (2018: −3) | ||
Dentsitatea | 21,57 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,93 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 58,41 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 81,12 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 11,14 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,74 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 68,97 (2010) | ||
Erabilera | % 38,95 (2011) |
Bertako biztanleak lasarrak dira.
Izena
Lasa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Lasse ("lás" ahoskatua)[3]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Etimologia
Jean-Baptiste Orpustanen hitzetan, Lasa toponimo gardena da. Bere esanahia latsa ("ur ibilgua") litzateke.[4]
Geografia
Lasa Beherobiko ibarran dago.
Ingurune naturala
Arnegi erreka udalerritik igarotzen da, bere ibaiadar diren Pagolako erreka, Landarreta erreka eta Ontzoroneko errekarekin batera. Adartza (1 250 m) eta Munhoa (1 021 m) mendiak igotzeko ohiko abiapuntua da herria.
Klima
Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.8 | 27.0 | 30.0 | 32.6 | 35.0 | 40.0 | 41.0 | 42.0 | 39.2 | 34.0 | 27.0 | 26.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.9 | 12.9 | 15.6 | 17.1 | 20.8 | 23.7 | 25.9 | 26.2 | 24.4 | 20.5 | 15.2 | 12.5 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.5 | 8.0 | 10.3 | 11.7 | 15.2 | 18.2 | 20.3 | 20.5 | 18.3 | 15.3 | 10.6 | 8.3 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.0 | 3.2 | 5.0 | 6.4 | 9.7 | 12.7 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 10.1 | 6.0 | 4.0 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -10.5 | -9.5 | -3.2 | -0.2 | 2.8 | 5.8 | 4.0 | 2.0 | -2.5 | -8.5 | -9.8 | -15.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 146.0 | 129.8 | 124.7 | 139.3 | 106.9 | 77.0 | 65.6 | 76.1 | 92.5 | 112.1 | 164.8 | 153.4 | 1398.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 96.7 | 115.5 | 128.9 | 78.8 | 70.1 | 66.2 | 103.2 | 80.3 | 69.3 | 88.1 | 124.1 | 110.2 | 128.9 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5] |
Etxeak eta auzoak
- Herri Barnea
- Hiribehere
- Ithola
- Mezpira
- Azkila
- Hardoia
- Zuharreta
- Lepozaditz
Historia
Lasako parrokia 1266. urtean da aipatua. 1333. urtean ere Mokosail leku-izenaren (frantsesezko "bon-conseil" hitzen euskarazko adaptazioa) aipamena agertzen da Orreagako enkomienda modura, zeinetan Donejakue Bidea egiten zuten erromesei ematen zitzaien ostatua.[6]
Demografia
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
510 | 574 | 596 | 635 | 765 | 767 | 766 | 757 | 814 | 678 | 718 | 690 | 689 | 672 | 677 | 623 | 607 | 600 | 560 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2012 | 2018 | |
570 | 559 | 521 | 480 | 510 | 455 | 442 | 398 | 377 | 361 | 317 | 296 | 286 | 261 | 287 | 291 | 310 | 335 |
Ekonomia
Udalerrian Irulegiko Arnoa ekoizten da, laborantza delarik udalerriko ekonomiaren oinarria.
Politika
Auzapezak
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1980 | 1995 | Arnaud Etchart | |
1995 | 2007 | Ferrand Etchart | |
2007 | 2008 | Jean Aldacourrou | |
2008 | karguan | Michel Idiart | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoak
2017ko urtarrilaren 1era arte, Lasa Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[7]
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Baigorriko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Lasak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Lasatar ezagunak
- Leire Iribarne (1991-2022), abeslaria.
Ondasun nabarmenak
- Etxartea baserria (XVII. mendea)
- Harginaenea baserria (XVII. mendea)
- Laskorria baserria (XVIII. mendea)
- Done Martin eliza (XIX. mendea)
Oharrak
- /las̺a/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Lasa - udalerria» www2.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
- Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.