Las Campanas behatokia
Las Campanas behatokia (LCO), Washingtongo Carnegie Institutionek erabiltzen duen behatoki astronomiko bat da. Andeetan kokatua dago, Txileko Atakamako III. Eskualdean, La Sillako behatokitik 27 kilometro iparraldera (hau Coquimboko IV. Eskualdean dagoelarik), eta, behatokitik urbilen dagoen hiria, Txileko Vallenar da.
Las Campanas behatokia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Atacama eskualdea |
Koordenatuak | 29°00′57″S 70°41′31″W |
Altitudea | 2.380 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1971 |
Inaugurazioa | 1969 |
Jabea | Carnegie Institution for Science (en) |
Kudeatzailea | Carnegie Institution for Science |
Webgune ofiziala | |
Teleskopioak
- Magallanes teleskopioak: 6,5 metroko teleskopio bikiak, Walter Baade (2000ko irailak 15) eta Landon Clay (2002ko irailak 7) deituak.
- Irénée du Pont teleskopioa (1977), 2,5 metrokoa
- Henrietta Swope teleskopioa (1971) metro 1ekoa
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.