Las Brujas de Zugarramurdi

Las brujas de Zugarramurdi (euskaraz "Zugarramurdiko Sorginak") Álex de la Iglesia euskal herritar zinema zuzendariaren filma bat da, "komedia zoro" bat zuzendariaren hitzetan.[1]

Las Brujas de Zugarramurdi
Jatorria
Argitaratze-data2013
IzenburuaLas brujas de Zugarramurdi
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Espainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoacomedy horror (en) Itzuli
Iraupena113 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Álex de la Iglesia
Gidoigilea(k)Álex de la Iglesia
Jorge Gerrikaetxebarria

Antzezlea(k)
Carmen Maura
Hugo Silva
Mario Casas
Carolina Bang
Carlos Areces
Javier Botet
Macarena Gómez
Secundino de la Rosa Márquez (en) Itzuli
Terele Pávez
Pepón Nieto
Enrique Villén (en) Itzuli
Santiago Segura
María Barranco
Jaime Ordóñez (en) Itzuli
Manuel Tallafé (en) Itzuli
Alexandra Jiménez
José Luis Moreno
Priscilla Delgado (en) Itzuli
Topacio Fresh







[[Kategoria:Secundino de la Rosa Márquez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Enrique Villén (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Jaime Ordóñez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Manuel Tallafé (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Priscilla Delgado (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaEnrique Cerezo (en) Itzuli
[[Kategoria:Enrique Cerezo (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaPablo Blanco (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJoan Valent (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaKiko de la Rica
Jantzi-diseinatzaileaPaco Delgado
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
Historia
Jasotako sariak
Goya Award for Best Sound (en) Itzuli

lasbrujasdezugarramurdi.es
IMDB: tt2404738 Filmaffinity: 496503 Allocine: 212707 Rottentomatoes: m/witching_and_bitching Allmovie: v572485 Metacritic: movie/witching-and-bitching TV.com: movies/witching-and-bitching Netlix: 70293412Edit the value on Wikidata

Filmak titulua hartzen du 1610an Espainiako Inkisizioak Nafarroako Zugarramurdi herrian burututako sorginkeria prozesutik, prozesu hartan 300 herritarrei sorginkeria egotzi, berrogei herritar atxilotu eta azkenik haietako 11 sutan hiltzera zigortu zituelarik.[2] Baina hori ez da filmaren gaia. Julio Caro Barojaren eta Joxe Migel Barandiaranen euskal inauteriei buruz egindako lanetatik inspiratu zen zuzendaria filmeko iruditeria sortzeko, libreki erabili bazuen arren.[1]

2013ko irailaren 14an Torontoko Zinemaldian Witching and Bitching izenez estreinatu zen eta 2013ko Donostiako Zinemaldian modu ez ofizialean edota lehiaketatik at aurkeztu zen. Urte hartako irailaren 27an Hego Euskal Herrian ofizialki estreinatu zen, aldiz Ipar Euskal Herrian urriaren 30an.

Argumentua

José (Hugo Silva), dibortziatutako aita, eta Tony (Mario Casas) edozein motako emakumeak erakartzen dituen gonazalea, "Urrea erosten da" denda batean estatuaz mozorrotuta (Jesukristo eta gudari orlegiz) lapurreta egin eta Manuelek (Jaime Ordóñez) gidatutako taxi batean ihes egiten dute, azken hau esoterismoa, eta sasi-zientziazko gaiak lantzen dituen Iker Jiménezen mireslea da. Lapurren helburua Frantziara ailegatu eta Eurodisneyra joatea da (Josék bere semea den Sergio (Gabriel Delgado) lapurretara eraman baitzuen, asteartea zelako eta bere semea bisitatzeko ordutegiko egunean kale egin nahi ez zuelako (ezta lapurreta horrengatik ere), baina bidean doazela Zugarramurdi herritik igaroko dira, bertako sorgin kanibalezko klan batek harrapatuko ditu (Carmen Maura, Terele Pávez eta Carolina Bang buru direlarik. Carlos Areces eta Santiago Segurak ere sorgin-taldean egongo dira. Era berean, Joséren emazte ohiak ere (Silvia, Macarena Gómez) eta bi polizia inspektoreek (Secun de la Rosa eta Pepón Nieto) atzetik segika izango dituzte.

Taldeak sorginetatik ihes egitea lortu du, baina itzuli egin behar izan dute geroago, konturatu baitira Josék ustekabean lapurretaren harrapakina sorginen etxean utzi zuela. Itzultzean, sorginek denak harrapatzen dituzte, Sergio izan ezik. Sergiok ihes egin du baina gero Maritxuk berriz harrapatuko du. Puntu horretan, Josék ulertzen du Sergio sorginen jainkosarako erritu baten zati gisa erabiliko dutela, eta gainerakoak, seguru asko, erritualaren barruan hilko direla. Bitartean Silviak sorginen etxea garaiz aurkitzen du, Sergio etxean nola sartzen duten ikusten du. Polizien laguntza behar du (segika ibili zaizkionak), eta hirurak etxera sartu dira. Pasadizu sekretu bat aurkitu dute, eta, horri esker, Gracianak erritualean parte hartu duten hainbat sorgini eskaini dien afaria ikusi ahal izango dute. Sapaitik ikusten dute hori baina hori oso ahula da hiruen pisua jasateko, eta Silvia eta poliziak banketearen mahaian erortzen dira. Eta nahaste borraste handia gertatzen da orduan.

Luismi eta José erritu-ganberara (Zugarramurdiko leizea) iristen dira. Han, Tony, Manuel, Pacheco eta Calvo ikusi dituzte sugarretan erretzen pixkanaka.. Sorginen jainkosaren sorrera ere ikusten dute, Venus ugalkortasunaren estatua baten antzeko emakume groteskoa eta erraldoia. Jainkosa Sergio irensten du, eta hura erraldoiaren gorputz barrutik pasatzen da (Gargantuan gertatzen den bezala edo) eta bizirik ateratzen da. Sorginak alai-alai geratzen dira, uste dute ume horrek mesias moduan gidatuko dituela zibilizazioaren eta patriarkatuaren aurkako garaipenera. Josek sorginei aurre egiten die Evaren laguntzarekin. Evak jainkosa suntsitzea lortu du, eta Josék kaos horretatik ihes egiten du Sergiorekin, Evarekin eta beste gizonekin. Sorginak hildakotzat ematen dituzte, jainkosa suntsitzeak eragindako kaosean.

Hilabete geroago, ume talentudunen eskola bateko ikuskizun batean, José eta Eva senar-emazte gisa agertu dira, Sergio hezten. Sergiok bere botereak garatzen ditu. Itxura guztien arabera, amaiera zoriontsua da, baina Silvia, Graciana eta Maritxu bizirik eta itxaropentsu agertu dira azken eszenan, bikotean desadostasunak azalduko direla uste dute, eta orduan sorgin gaztea berriro sorginengana joko duela.

Baga, biga, higa doinuaren erabilera

Zugarramurdiko leizean grabatu ziren azken sekuentzietan, erritu moduko hasieran erabiltzen den doinua Mikel Laboaren Baga, biga, higa abestia da. Filmeko azken eszenetariko horretan filmeko apoteosia gertatzen da. Mila sorgin estasian, Ziripot, joaldunak, eta munstroak, agertzen dira... baita Mikel Laboa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa ere. Orkestra sinfoniko eta koruarekin grabatutako bertsioa baita filmean erabili zena.[1]

Abestiaren hitzek ez dute esanahi berezirik bilatzen, berez sekuentzia fonetiko liluragarri bat besterik ez baitira.

Orkestrarako bertsio hori Julio Médem-ek ere erabili zuen 2003an Euskal pilota: larrua harriaren kontra dokumentalaren soinu-banda gisa.

Aktoreak

Sariak cinematográfico

Goya sarien XXVIII. edizioan
Kategoria Nor Emaitza
Mejor actriz de reparto Terele Pávez Irabazlea
Mejor música original Joan Valent Nominatua
Mejor fotografía Kiko de la Rica Nominatua
Mejor montaje Pablo Blanco Irabazlea
Mejor dirección artística Arturo García ''Biaffra''

José Luis Arrizabalaga

Irabazleak
Mejor dirección de producción Carlos Bernases Irabazlea
Mejor diseño de vestuario Paco Delgado Irabazlea
Mejor maquillaje y peluquería María Dolores Gómez Castro

Javier Hernández Valentín Pedro Rodríguez ''Pedrati'' Francisco J. Rodríguez Frías

Irabazleak
Mejor sonido Charly Schmukler

Nicolas de Poulpiquet

Irabazleak
Mejores efectos especiales Juan Ramón Molina

Ferrán Piquer

Irabazleak
Zinema-idazleen Zirkuluko dominak
Kategoria Nor Emaitza
Bigarren mailako emakume aktorerik onena Terele Pávez Irabazlea
Musikarik onena Joan Valent Nominatua
Argazkirik onena Kiko de la Rica Nominatua
Muntaketarik onena Pablo Blanco Nominatua
Platino Sariak
Urtea Kategoria Nor Emaitza
2014 Fikziozko film latinoamerikarrik onena Nominatua
Jatorriko musikarik onena Joan Valent Nominatua
Soinurik onena Charly Schmukler Nominatua

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Astiz, Iñigo. (2012-10-12). «Laboa, Ziripot eta sorginak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
  2. Zugarramurdiko sorginkeria prozesua. Euskarazko Wikipedia.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.