Lars-Erik Larsson
Lars-Erik Larsson (Åkarp, 1908ko maiatzaren 15a - Helsingborg, 1986ko abenduaren 27a) suediar musikagilea izan zen.
Lars-Erik Larsson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lars-Erik Vilner Larsson |
Jaiotza | Burlövs parish (en) , 1908ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Helsingborgs Maria church parish (en) , 1986ko abenduaren 27a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Pålsjö kyrkogård (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal College of Music in Stockholm (en) |
Hizkuntzak | suediera |
Irakaslea(k) | Olallo Morales (en) Ernst Ellberg (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa, unibertsitateko irakaslea, musika-irakaslea, disko-ekoizlea eta organista |
Enplegatzailea(k) | Uppsalako Unibertsitatea Royal College of Music in Stockholm (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | organoa |
Bizitza
Stockholmgo kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta ondoren Vienan, A. Bergekin, eta Leipzigen. Stockholmgo kontserbatorioko irakasle izan zen 1947-1960 urte bitartean. Hasierako lanek erromantizismo kutsua dute, lirismoz beteak baitira. 1930-35. urteetan idatzitako lanek, berriz, Sinfoniettak eta Divertimentoak kasu, estilo guztiz modernista dute. Baina hurrengo lanetan berriz ere erromantizismora jo zuen, Pastoralsvit eta Förklädd gud lanetan, adibidez. Azken lanetan bi joeren sintesia erakutsi zuen. Biolinerako Kontzertua eta Missa brevis dira azken aldi horren adierazgarri. Opera idatzi zuen, musika intzidentala antzerki lanetarako, hiru sinfonia eta beste orkestra lan batzuk; ganbera musika, pianorako kantuak, hamabi kontzertino eta korurako lanak. Larsson bere belaunaldiko musikagilerik ospetsuenetako bat izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 13/12/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.