Larry Tesler
Lawrence Gordon Tesler (Bronx, Ameriketako Estatu Batuak, 1945eko apirilaren 24a - Portola Valley, Ameriketako Estatu Batuak, 2020ko otsailaren 16a), Larry Tesler izenaz ezaguna, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria izan zen. Xerox PARC, Apple, Amazon eta Yahoo! enpresetarako egin zuen lan.
Larry Tesler | |
---|---|
![]() (2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lawrence Gordon Tesler |
Jaiotza | Bronx, 1945eko apirilaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Portola Valley (Kalifornia), 2020ko otsailaren 16a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea The Bronx High School of Science (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta programatzailea |
Enplegatzailea(k) | Apple Inc. (1980 - 1997) Xerox (1989 - 2020) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
nomodes.com |
PARC enpresan egon zenean, Teslerrek Smalltalk izeneko objektuetara bideratutako lehenengo programazio lengoaia dinamikoarekin eta Gypsy izeneko erabiltzaile-interfaze grafikodun lehenengo testu prozesadorearekin egin zuen lan. Garai hartan kopiatu eta itsatsi funtzionalitatearen ideia garatu zuen Tim Mott lankidearekin batera.[1]
Erreferentziak
- Alberdi, Iosu. (2020ko otsailaren 20a). «Larry Tesler hil da, 'kopiatu eta itsatsi'-ren sortzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 20a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.