Larry Collins
Larry Collins, jaiotza-izenaz John Lawrence Collins (West Hartford, Connecticut, AEB, 1929ko irailaren 14a - Fréjus, Frantzia, 2005eko ekainaren 20a), idazle eta kazetari estatubatuarra izan zen.
Larry Collins | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | West Hartford (Connecticut), 1929ko irailaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Ramatuelle |
Heriotza | Fréjus, 2005eko ekainaren 20a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Ramatuelle |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Loomis Chaffee School (en) Yale Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gerra-berriemailea, historialaria, kazetaria, idazlea eta zientzia-fikzio idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Dominique Lapierrerekin batera hainbat liburu arrakastatsu plazaratu zituen, betiere kazetari gisa gertutik ezagutu izan zituen gertakari historikoen ingurukoak: Sutan al dago Paris? (1964, Frantziako hiriburuaren Bigarren Mundu Gerrako askapenaz); O, Jerusalem (1971, Israelgo estatuaren sorreraz); Gaur gauean, askatasuna (1975, Indiaren independentziaz), Bosgarren Zaldizkoa (1980, txantaia nuklearrari buruz).
Kazetari gisa UPI agentzian eta Newsweek aldizkarian, besteak beste, lan egin zuen.
Hauek ditu beste obra batzuk: Herio jolasa (1985), Arrano beltzak (1992), Geroa geurea da (1998). 2005ean eman zuen azken lana, hogei urteren ondoren berriro ere Dominique Lapierrerekin bat eginda: Sutan al dago New York? (2005).
Haren zenbait liburu zinemarako erabili izan dituzte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.