Larruki koloreanitz
Larruki koloreanitza (Trametes versicolor) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzako interesik gabea. Japonian medikuntzan erabiltzen da. Sendagai asko ditu, horietako batzuk ikertzeko daude oraindik.
Larruki koloreanitz | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Polyporales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Polyporaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Trametes | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Trametes versicolor Lloyd eta McGinty, 1921 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Karpoforoa: Sesila, 3 eta 10 cm. bitarteko luzerakoa, 1 eta 5 cm. bitarteko proiekziokoa eta 1 eta 4 mm. bitarteko lodierakoa. Normalean, zurari atxikia irteten da, multzo inbrikatuetan zirkulu edo giltzurrun formak osatuz, lauak, hainbat koloretako gune zentrokidez apainduta, beltzetik zurira eta marroi-gorrixkatik okrera doazenak. Ertz uhindua, gainazal bilotsua, distiratsua eguraldi lehorrarekin.
Himenioa: Tutu motzak, zuriak edo krema kolorekoak, zahartuaz horitzen joaten dira. Poro oso txikiak, biribilak eta tutuen kolore berekoak.
Haragia: Oso mehea, larrukara eta zuria.[2]
Etimologia: Trametes hitza latinezko “trama” hitzetik dator, ehun edo irun lodia esan nahi du, poroen itxuragatik. Versicolor epitetoa ere latinetik dator eta kolore aldakorrekoa esan nahi du.
Jangarritasuna
Ez da jangarria, larrukara eta gogorra delako.[3]
Nahasketa arriskua
Deskribatutako espeziea oso aldakorra da bere forma eta koloreetan, eta, beraz, espezie honetako aldaera batzuk bereizi egin dira. Trametes zonatella perretxikoarekin nahas daiteke. Trametes multicolor perretxikoarekin ere bai, hau kolore anitzekoa da, baina ez du tonu beltzik eta urdinxkarik.[4]
Sasoia eta lekua
Urte osoan, hezetasuna dagoen bitartean. Oso arrunta eta aldakorra da. Hostozabalen, koniferoen, fruta-arbolen eta abarren zur hilaren gainean hazten da.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Antartikako uharteak, Asia, Australia, Zeelanda Berria.
Galeria
- Larruki koloreanitzak.
- Larruki koloreanitza azpitik.
- Larruki koloreanitzak adarrean.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 649 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 406 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 474 or. ISBN 978-84-617-0196-4...
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 557 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..