Larru
Larrua animaliaren azalari ontze prozesua aplikatu ondoren lortutako gaia da. Hariz osatua ez badago ere, zuntz naturalek osatzen dutenez zuntza kontsideratzen da.
Gaur egun talde ekologista asko larruaren erabileraren aurka mantentzen dira animaliekin aplikatzen den ankerkeriarengatik eta ingurumenari eragiten dion kaltearengatik.
Historia
Iberiar penintsulan, Erromatar Inperioaren garaian erromatar legioa izan zen larruzko produktuen kontsumitzaile nagusia. Gainera, iberiar penintsulak berebiziko inportantzia eduki zuen industria honetan. Erdi Aroan, larruaren produkzioak momentu gorena eduki zuen Al Andalusen. Kordoba famatua egin zen kalitate goreneko larruen produkzioarengatik. Pizkunde garaian, musulmanen kanporaketa zela eta, industria honek indarra galdu zuen Espainian.
Erabilpenak
- Arropa: historian zehar larrua gehienbat jantzi eta oinetakoak egiteko erabili izan da. Gaur egun, arropa munduan, gehienbat abrigu eta oinetakoak egiteko erabili ohia da.
- Eraikuntza: aspaldi denda garraiakorrak, ateak eta txalupak egiteko ere erabili izan zen.
- Militarra: larrua, ezkutuak, armadura arinak eta armentzako zorroak egiteko erabili izan da.
- Azaleztatzea: gaur egun, liburuen azalean erabiltzen da larrua.
Larru motak
Ontze prozesuek eta behin onduta aplikatutako prozedurek, azken produktu guztiz desberdina sor dezake.
Ontze prozesua
Larruak ontze prozesu bat jasan behar du ez usteltzeko eta malgutasuna mantentzeko.
Ontzea landare-metodo edo metodo mineralez egin daiteke.
Landare-metodoan taninoa erabiltzen da. Taninoa naturalki zuhaitz batzuen enborretan sortzen da. Larrua taninoz betetako upel batean sartzen da eta aste batzuetan uzten da. Landare-metodoa jasan duten larruak malguak dira eta altzari eta maletatan erabili ohi da.
Metodo mineralean kromoa erabiltzen da. Oso azkarra da, egun bat baino gutxiago behar da larrua ontzeko. Larru zabalgarria lortzen da eta bikaina izan daiteke poltsa eta arropetarako.
Mota askotakoak izan al dira:
- bobinoak,
- kaprinoak,
- porzinoak,
- ekinoak,
- nutriak,
- txintxillak,
- narrastiak,
- arrainak, adibidez: marrazoak,
- zerbidoak, adibidez: oreinak.
Ontze osteko prozesua
Ontze prozesuaren arabera, ezaugarri desberdineko hainbat larru mota lor daitezke:
- Larru egosia: irakiten dagoen ur, koipe edo argizarian, larrua sartzean datza. Horrela gogortasuna irabazten da. Ura bakarrik erabiliz gero, emaitzak ez dira oso onak, baina argizaria edo koipea erabiliz, emaitza askoz ere gogorragoa da. Normalean landare-metodoa jasan duten larruei aplikatzen zaie. Lehen, prozesu hau armadurak egiteko erabili ohi zen baina koadernaketan ere erabili izan da.
- Larru koipeztatua: koipeztatu egiten da, gehienbat urarekiko erresistentzia handitzeko. Prozesu honek, berez, larruak hasierako ontze prozesuan galdu duen koipea berreskuratzen du. Landare metodoa jasan duten larruek hobeto xurgatuko dute koipea, porotsuagoak baitira.
Koipeztatzeak, larrua malguago bihurtzen du, hauskortasuna galtzen du eta bere kontserbazioa luzatzen du.
- Larru tindatua: koloratzaileekin tratatutako larrua da. Apainduretarako erabili ohi da.
- Larru bernizatua: berniz geruza batzuk aplikatu zaizkion larrua da. Distira berezi bat ematen dio. Tratamendu honek larrua irazgaitza eta erresistenteagoa egiten du.