Larrinagako espetxea

Larrinagako espetxea Bilboko Santutxu auzoan zegoen espetxea izan zen. 1871. urtean eraiki zuten eta hasieran Zabalbideko espetxea zuen izena[1]. 600 lagunentzako lekua zuen arren, 3.005 preso ere izan zituen[2], egoera latzean gainera.

Larrinagako espetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′21″N 2°55′24″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1871
Arkitektura

    Laster bete zen preso politiko eta arruntez. Batzuk ospetsuak ziren, adibidez, Sabin Arana behin baino gehiagotan pasa zen handik. XX. mendearen hasieran euskal abertzale ugari egon ziren preso han. Espainiako Bigarren Errepublika garaian, Elias Gallastegi politikariaren laguntzaz, bertako preso talde batek euskal abertzaletasunaren lehenbiziko gose greba egin zuen.

    Gerra Zibilean preso matxinoak eraman zituzten hara eta 1937ko urtarrilaren 4an, hiriak bonbardaketa lazgarri bat jasan ondoren, bilbotarrak eta Asturias, Malatesta eta González Peña batailoietako miliziano batzuk espetxean sartu eta 221 preso erail zituzten[3].

    Francoren armada Bilbon sartu zenean, Larrinaga exekuzio-gune nagusi bilakatu zen eta hainbat lagun erail zuten. Datuen arabera, 1938ko apirilerako 724 ziren han ezarritako heriotza zigorrak[4].

    1968. urtean itxi zuten. Beranduago Garamendiko etxebizitzak eraiki zituzten bertan, Zabalbide eta Fika kaleek bat egiten duten lekuan.

    Erreferentziak

    1. Villa, Imanol. (2008-09-14). «La cárcel de Larrínaga» El Correo.
    2. Mendizabal Mendiola, José Manuel. (2006). Gudaris y rehenes de Franco (1936-1943). Alberdania, 221 or. ISBN 84-96643-02-6..
    3. Villa, Imanol. (2007-01-17). «Asalto a las cárceles» El Correo.
    4. Hermosilla, Gotzon. (2011-6-12). Gizakien biltegiak. .

    Kanpo estekak

    Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.