Larrialdiko lurreratze

Larrialdiko lurreratzea (Ezinbesteko lurreratzea ere esaten zaio) lurreratze-prozedura bat da, hegaldian bat-batean gertatutako arrazoiengatik egin behar dena eta haren segurtasuna arriskuan jartzen duena. Oro har, aurreikusi gabeko aerodromo edo lursail batean egiten da, eta, batzuetan ez dira hargune-prozedura arruntak betetzen.

JetBlue Flight 292 larrialdiko lurreratzea egiten Los Angeles International Airporten.
2009ko urtarrilaren 16an, hegazkin batek Hudson ibaian ura hartu behar izan zuen, New Yorken.

Kausak

Larrialdiko lurreratzea eragin dezaketen arrazoi ugari daude, eta lurreratze hori ezin konta ahala motatakoa izan daiteke, bai pista prestatuetan, bai prestatu gabeko lurretan. Meteorologiaren, aireontziaren eta tripulazioaren egoeraren arabera, ezin da beti larrialdiko lurreratze bat egin. Horrelakoetan, hobe da hegaldian dagoen aparatua lehenbailehen uztea, aukera hori eskuragarri baldin badago. Larrialdiko lurreratze baten arrakasta, neurri handi batean, pilotuak erabakiak hartzeko orduan duen trebetasunaren, aireontziaren eta haren ezaugarrien eta lurra hartzeko eremuaren araberakoa da.

Lurreratze ospetsu batzuk

  • 2005eko abenduaren 15ean Venezuelako Conviasa konpainiaren hegazkina larrialdiko lurreratzea Margarita uhartean egin behar izan zuen, lurreratze tren batean arazoak izan ondoren. Lurra hartu aurretik aireportuaren gainean bira batzuk eman behar izan zituen. John F. Kennedy nazioarteko aireportua
  • 2009ko urtarrilaren 16an, hegazkin batek Hudson ibaian lurra hartu behar izan zuen, New Yorken. Kasu horretan lurreratze baino gehiago ureratze izan zen. Hori ez da oso normala izaten. Hegaldian zihoazten guztiak, 155 bidaiari eta tripulazioa, onik atera ziren. Pilotoek ohore-dominak jaso zituzten.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.