Larreineta
Larreineta Trapagarango (Bizkaia) auzoa da. Bertara igotzeko, Trapagaranetik datorren funikularra dago, antzina La Arboleda edo Zugaztietako burdin-mea garraiatzeko erabiltzen zena. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 275 biztanle ditu.
Larreineta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Larreineta auzoaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Trapagaran |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′30″N 3°02′56″W |
Demografia |
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
279 | 272 | 278 | 281 | 286 | 277 | 272 | 275 |
Garraiobideak
Sakontzeko, irakurri: «Larreinetako funikularra»
Badago Trapagarango herriaren erdigunea (La Escontrilla auzoa) eta Larreineta auzoa batzen dituen funikularra. EuskoTren garraio enpresa publikoak kudeatzen du eta 2006tik Creditrans txartela erabili daiteke bertan. Zugaztieta eta Larreineta lotuz, bestalde, autobus linea bat dago.
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.