Larrein
Larrein Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako auzoetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean Salburua deitu zen hiri-hedapenaren barrukoa.
Larrein | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′26″N 2°38′47″W |
Demografia |
Mugakide ditu mendebaldean Izarra, iparraldean Ibaialde eta hegoaldean Olaran auzoa eraiki nahi den gunea, gaur egun Errekaleor auzoak betetzen duena; ekialdean, berriz, Las Neveras muinoa, nekazaritza-lurrak eta Arkaia herria ditu.
Auzoaren urbanizazio-lanak 2007. urtean hasi ziren, eta 2010. urtean burutu. Lehen etxebizitza-blokeak 2010. urtean hasi ziren altxatzen.
XXI. mendearen hasierako Atzeraldi Handiaren ondorioz, etxebizitzen eraikuntza gelditu egin zen, eta 2010eko hamarkada osoan bloke isolatu gutxi batzuk besterik ez ziren eraiki auzo osoan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko informazioa Gasteizko udalaren webgunean. 2011/06/20an kontsultatua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.