Larregoiko
Larregoiko edo Larragoiko, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Larregoiko | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.018 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′34″N 2°09′00″W |
Mendikatea | Urbasa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendia baino Urbasako goi-lautadak hegoaldean harrotzen duen ertzaren mutur bat besterik ez da Larregoiko, gainontzeko larreen segidan dagoen beste puska bat, izenak dioen bezala.
Aitzakia polita da ordea inguru hori ezagutzeko, izan ere ez dago bestela inguru horretara ekarriko gaituen beste \'mendirik\'. Tontorraren inguruak larre soilak dira, baina baso eremu zabala zeharkatu beharra dago Urbasako errepidetik etortzeko.
Artzantza bizi-bizi dagoen lurraldea da eta ez da zaila jardun horren aztarnak aurkitzea: bordak, hesiak, itxiturak...
Erreferentziak
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Larregoiko (Mendikat)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.