Larrazketa
Larrazketa edo Larrazkueta Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Urkabustaiz udalerriko herrietako bat da.
Larrazketa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Urkabustaiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | larrazkuetarra eta larrazketarra |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′47″N 2°53′40″W |
Garaiera | 624 metro |
Demografia |
Herria
Erroldak. 1802: 4 bizilagun; 1960: 19 h.; 1970: 20; 1978: 20; 1981: 17.
Hizkuntza
Euskara XIX. mendearen lehen erdian galdu zen. Nahiz eta, Larrazketa alboratuta dagoen herria den, bertako herritarrek euskara etxe barrenetan mantentzen jarraitu zuten. Gaur egun, Euskara sustapenak aurrera pausoak eman ditu, Gaztelaniaren parekotasunera heltzen ez den arren.
Geologia
Tupaz eta okre-hareharriz osatutako lurretan dago. Hegoaldean eta ekialdean mikra buztintsuz eta buztinez osatutako lurrak daude. Hegoalderago, lurrunkorrekin nahasitako buztin- eta marga-lurrak eta ofita-orban batzuk daude.
Basoz inguratutako lurraldea dugu, erreka txikiek bustitzen dutena.
Ondasun nabarmenak
- San Bizente parrokia eliza.
- Latsarria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.