Larrasoañako zubia
Larrasoañako zubia —Bidelapurren zubia ere deitua— Esteribarko Larrasoaña kontzejuan XIV. mendeko harrizko zubi bat da. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Nafar Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.
Larrasoañako zubia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Esteribar |
Koordenatuak | 42°54′04″N 1°32′26″W |
Arkitektura | |
Gurutzatzen du | Arga |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-268 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
268 | |
|
Kondaira
Herriko jendearen esanetan zubi honen inguruan lapurrak ezkutatzen ziren Donejakue bidea egiten zuten erromesei lapurtzeko asmoz. Hortik herrian erabiltzen den izena, Bidelapurren zubia.
Zubia
Bi arku beheratu handi eta erdi-puntuko hirugarren txikiago bat ditu. Bigarrena, errotako irteera-ubidearen pasabideari dagokio, ibaian gora. XVI. mendearen erdialdetik, zubi honen arkuen azpian zura zirkulatzeagatik ordaindu behar zen. Bi zubi-bular zapalgarri ditu, triangelu-formakoak eta poligonalak. 1987an, ezkerreko zubi-bularra ia askatuta zegoen, eta erdiko arkuaren ezkerreko oinarrian arrakala garrantzitsuak antzeman ziren. Gaur egun erabat zaharberritu da.
Erreferentziak
- Santiago Sainz de los Terreros Goñi, (2010), Puentes antiguos de Navarra: Zubiri, Yesa, Larrasoaña, Iroz, Burlada.
- Imanol Goikoetxea, (1993), Guía práctica para recorrer el camino de Santiago: a pie, en bicicleta, a caballo, en coche, Donostia: Txertoa, ISBN 8471482800