Larraitzeko baseliza
Larraitzeko Ama Birjinaren baseliza Gipuzkoako Abaltzisketa udalerriaren dagoen baseliza bat da.
Larraitzeko baseliza | |
---|---|
Larraitzeko baseliza eta atzealdean Txindoki mendia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Abaltzisketa |
Koordenatuak | 43°02′N 2°06′W |
Arkitektura | |
Kokalekua
Herrigunetik kanpo dago, Larraitz auzoan, Abaltzisketatik Zaldibi eta Gaintzarako bidean eta Txindoki mendiaren itzalpean eta magalean.
Baselizaren inguruan hainbat taberna, janlekua, aisialdigunea eta aparkalekua daude, azken hau Txindoki mendira igotzeko abiapuntu ohikoena, bai eta Aralarko natura parkean barneratzeko ohiko abiapuntuetako bat ere.
Eraikina
XVIII. mendean eraiki zen eta barnean ezker besoan haurra duen Ama Birjinaren egurrezko taila gotiko bat dago. Larraitzeko Ama Birjinak inguruko baserritarren artean estimu handia du, usadioz ahalmen miragarriak dituelako ustea baitago.
Emakume izena
Bestalde, euskaraz nahiz euskaldunen artean hain ohikoa den Larraitz emakumezko izenak Ama Birjina eta leku honetan jatorria du.