Larraitz
Larraitz Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean dagoen Abaltzisketa udalerriko auzoetako bat da. Herrigunetik kanpo dago, Txindoki mendiaren itzalpean. Izan ere, mendi honetara iristeko abiapuntuetako bat Larraitzeko aparkalekua da, ziurrenik mendi honetara igotzeko abiapuntu denetan ohiko eta ezagunena dena.
Larraitz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Larraitz Txindoki mendiaren magaletik ikusita. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Abaltzisketa |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′14″N 2°05′58″W |
Garaiera | 409 metro |
Demografia |
Bertan Larraitzeko Ama Birjinaren baseliza kokatzen da. Bestela, emakumezko izena ere bada.
Ohiturak
Oso ohikoa da inguru honetan, bertsotan aritzea. Bertsolari ospetsu asko joaten da urtean zehar bertara. Horietako bat, bere garaian, Lazkao Txiki izan zen.
Irispideak
N-1 autobidea alde batera utzi ondoren, Alegia aldean, GI-2133 eskualde errepidea hartzen da, Orendain igaro ondoren, Abaltzisketara heltzen dena.
N-1 autobide beretik, Ordizia igaro ondoren, lehengo eskualde errepide bera hartu behar da, Zaldibiarantz, ondoren, Larraitzerantz eta Abaltzisketako herrigunerantz jarraitzeko.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |