Larraiotz
Larraiotz[1][lower-alpha 1] Txulapain ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 14,0 kilometrora. 2023 urtean 28 biztanle zituen.
Larraiotz | ||
---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Herriko etxe tradizional bat | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | |
Udalerria | Txulapain | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | Larráyoz | |
Posta kodea | 31193 | |
Herritarra | larraioztar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°54′04″N 1°42′56″W | |
Azalera | 2,93 km² | |
Garaiera | 550 metro | |
Distantzia | 14,0 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 28 (2023: 1) |
Bertako biztanleak larraioztarrak dira.
Izena
Larraiotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Larrayotz (1268)
- Larrayoz (1282)
- Larrayoz (1366)
- Larrayoz (1534)
- Larrayoz (1802)
- Larrayoz (1945)
- Larraioz (1974)
- Larraiotz (1990)
- Larraiotz (2000)
Ezaugarriak
Armarria
Larraiozko armarria Txulapaingo armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean urrezko galburu sorta batez osatuta dago, zinta gorri batekin lotutak. | » |
Geografia
Larraiotz Txulapain ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Inguru naturala eta kokapena
Txulapain udalerriko erliebea nahiko malkartsua da eta garaiera ertaineko hainbat mendi aurki daitezke hegoaldean, besteak beste, San Gregorio (945 metro), San Bartolome (925 metro) eta Aldaun mendia (942 metro).
Klima eta landaredia
Txulapaingo klimak ezaugarri azpiatlantiarrak ditu, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar (urtean 1.200mm inguru), nahiz eta uda garaiko bi hilabeteak lehorrak diren. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da, eta urtean dauden egun euritsuak 120 eta 130 bitartean.
Estazio meteorologikoa
Txulapainen dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 19882an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Belateko monasterioak 1294an erosi zituen Gil Bidaurrekoa handiari eta Tota Peritz Oharritzekoa emazteari zegozkien kollazo eta botak. Larraiotz Txulapain udalerriaren zati izan zen 1835-1845eko udal-erreformen aurretik eta ondoren, baita gure mendera arte ere; nahiz eta erabakitzeko gaitasuna izan bere gai esklusiboetarako. 1847an ere, parrokiako abadea auzotarrak hornitzekoa zen; biderik onenak ferrazkoak ziren, horietako bat Iruñetik Gipuzkoara zihoana; ibarreko balijeroak hiriburutik eraman eta ekartzen zuen korrespondentzia; haurrak Markalaingo eskolara joaten ziren.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 28 biztanle zituen Larraiotzek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
18 | 14 | 16 | 17 | 17 | 16 | 17 | 17 | 18 | 19 | 22 | 23 | 23 | 26 | 22 | 21 | 21 | 23 | 24 | 31 | 34 | 34 | 27 | 28 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Txulapaingo herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.
1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Txulapain ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.
Koldo Zuazok, 2010ean, Txulapain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da gulibarrera. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Txulapaingo mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Txulapain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %20,72k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n %23,10k.
Ondasun nabarmenak
- San Esteban eliza, XIII. mendean eraikitako kristau eliza.
Oharrak
- /laráɟot͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Larraiotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Pamplona (II) : Etxarri-Aranatz - Muruzabal. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 9788423501311. PMC 9788423501311. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Larraiotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.