Larraineko mendatea
Larraineko mendatea (zubereraz: Uthurzehetako Lepoa[1]; frantsesez: Port de Larrau; gaztelaniaz: Puerto de Larrau) Larraine (Zuberoa) eta Otsagabi (Nafarroa) udalerriak lotzen dituen mendatea da. 1.573 metrotara dago itsas mailatik.
Larraineko mendatea | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 1.573 m |
Mendikatea | Pirinioak |
Lurraldea | Nafarroa Garaia |
Geografia
Ohiko abiapuntua da Orhi (2.018 m.) mendira igotzeko, bai eta ekialdean duen Otsogorrigañara ere. Ekialdean ere Holtzarteko arroilak ditu. Olhadoko erreka bertan du iturria.
Toponimia
Frantsesezko Larrau toponimoak[2] itxura hauek izan ditu historian: Sanctus Johannes de Larraun eta l'ospitau de Larraun (1174an eta 1385ean, Duchesne bilduma CXIV[3]).
Igoera
Zuberoako aldetik Larraineko Laugibar aterpetik igo daiteke RD-26 errepidetik, mendatearen ipar-ekialdean kokaturikoa. Igoerak 15,3 kilometroko luzera du. Bertatik 1.205 metro igotzen dira (batez besteko %7,9a). Tarte batzuetan %10 gradiente du, gehiengoa %13a izanda. Larrainetik tontorreraino ailegatzeko 1.362 metroko altueran dagoen Erroimendiko mendatea igaro behar da.
Otsagabiatik hasita, mendateak 19,3 kilometroko luzera eta 100 metroko tunela ditu tontorretik gertu. Alde horretatik, NA-2011 errepidetik, 815 metro igotzen dira (batez besteko %4,2a), gehiengoa %8a izanda.
Frantziako Tourra
Igoera bitan egin dute txirrindulariek Frantziako Tourrean, 1996an eta 2007an[4]. Lehendabizikoz igo zutenean, Miguel Indurainek denbora asko galdu zuen Iruñera zihoan etapa batean. 2007an, lasterketa osoko mendaterik gogorrenetariko bat izan zen, Orthezetik Aubisquera zihoan etapan egindakoa.
Datuak
Urtea | Etapa | Kategoria | Hasiera | Bukaera | Lehendabizikoa tontorrean |
---|---|---|---|---|---|
2007 | 16 | Hors Categorie | Ortheze | Gourette-Aubisque | Txente García Acosta |
1996 | 17 | Hors Categorie | Argelèrs de Gasòst | Iruñea | Richard Virenque |
Erreferentziak
- Hemen erabilia eta baita Frantziako Institut Géographique Nationalak esana
- Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- Duchesne Bilduma, 99-114. Liburukiak, Oihenarten paperak - Frantziako Liburutegi Nazionala
- Larraineko mendatea Frantziako Tourrean