Larrain (nekazaritza)

Larraina nekazaritzako funtzio jakin baterako prestaturiko egitura ohikoan biribil eta lau bat da, batez ere garia eta zerealak jotzeko erabili izan dena tradizionalki.

Artikulu hau garia joteko egiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larrain (argipena)».
Labioko larraina (Aranguren, Nafarroa), belardi bihurtua.
Cástaras (Andaluzia) herriko larraina, begiratoki bihurtua.

Ezaugarriak

Lauzaz edo lur trinkotuaz laututako terreno bat izan ohi zen[1], eta bertan garia zabaldurik, behorrekin eta idiekin trailua igarotzen zen garia jotzeko; ondoren haizatzearekin banatzen ziren bertan aleak eta lastoa; lehenak irinetarako eta giza-elikadurarako erabiltzeko; lastoa abereentzako[2].

21. mendean ez da larrainik erabiltzen Euskal Herrian ez bada erakustaldietarako, baina herri askotan nabarmentzen da haien forma zaharra, batzuetan zelai bihurturik (jatorrian ez zuten lur edo belarrik izaten, noski, bere funtzioa betetzeko).

Larrain dantzaren jatorria egitura hauetan egon daiteke, izenagatik eta biribilean egiten den dantza denez[3].

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  2. «Larrainean garia jotzen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  3. Zallo, Ramon. (). Euskal Herria, gaur : kultura, historia eta gizartea, aniztasunaren eta ezagutzaren aroan. Alberdania ISBN 978-84-96643-41-3. PMC 434505578. (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.