Larraieta
Larraieta[1][lower-alpha 1] (2. partzuergoa: Abaurregaina-Abaurrepea-Hiriberri) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Larraieta | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | |
Administrazioa | |
Mota | partzuergo |
Posta kodea | ----- |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′34″N 1°09′47″W |
Azalera | 0,44 km² |
Garaiera | 993-1334 metro |
Distantzia | 94,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Datu gehigarriak | |
Oharrak | Abaurregainak, Abaurrepeak eta Hiriberrik administratua |
Abaurregaina, Abaurrepea eta Hiriberri herriek partekatzen dute partzuergo hau.
Geografia
Larraieta, Zazpiturriren ondoan, administratiboki Aezkoa ibarran dago eta geografikoki Zaraitzu ibaxan. Abodi mendilerroaren zati bat baso malkartsua da, Arburua lepotik eta Martxate menditik gertu.
Ingurune naturala eta kokapena
Zaraitzu ibaxa geografiko gehienak flysch eozenoarren gainean modelatuta daude, ekialde-mendebalde norabidean oso aldenduta, eta forma leunak nagusitzen dira, kareharri eta kalkarenita tartekatuen barrei dagozkien erliebe indartsuagoek soilik eteten dituztenak. Sare hidrografikoak mozten dituenean, foku garrantzitsuak sortzen dira.
Klima eta landaredia
Larraietako klima mendialdeko klima atlantiarra da udalerri gehienean. Ibaxaren hegoaldean ezaugarri mediterraneoko klima nagusitzen da. Urteko batez besteko prezipitazioak ugariak dira, 1400 eta 1600 mm bitartekoak, eta batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradukoa. Urteroko egun euritsuak 130 egun izaten dira. Elurteak ere ugariak izaten dira neguan, eta egutera eta laiotzaren arteko alde termikoa nabaria da.
Larraietak baso zabalak ditu, bertan pago, haritz eta basa pinuak daude. Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak hartzen dituzte.
Estazio meteorologikoak
Aezkoan dagoen Abaurregaina udalerrian, itsasoaren mailatik 1050 metrora, Nafarroako Gobernuak 1931an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Datu klimatikoak (Abaurregaina, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.5 | 22.0 | 27.0 | 26.5 | 31.0 | 35.0 | 37.0 | 38.0 | 34.0 | 27.0 | 22.5 | 19.0 | 38.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.8 | 6.5 | 9.5 | 11.1 | 15.8 | 20.3 | 23.4 | 24.1 | 20.3 | 14.9 | 9.2 | 6.5 | 13.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.3 | 2.6 | 5.1 | 6.6 | 10.7 | 14.6 | 17.1 | 17.7 | 14.5 | 10.4 | 5.5 | 3.0 | 9.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.3 | 0.7 | 2.2 | 5.6 | 8.8 | 10.7 | 11.2 | 8.7 | 5.8 | 1.8 | -0.5 | 4.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -18.0 | -17.5 | -16.0 | -8.0 | -5.0 | -2.0 | 1.0 | -1.0 | -4.0 | -5.0 | -11.0 | -12.0 | -18.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 145.1 | 132.3 | 129.8 | 154.5 | 126.0 | 86.7 | 66.0 | 62.4 | 109.0 | 150.9 | 179.4 | 163.5 | 1505.6 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.3 | 10.5 | 13.6 | 13.7 | 8.6 | 6.4 | 6.9 | 8.5 | 12.8 | 12.0 | 12.4 | 125.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 5.4 | 5.7 | 4.4 | 3.3 | 0.7 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.3 | 2.4 | 4.1 | 26.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3] |
Oharrak
- /lara.iéta/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- .
- Abaurregaineko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).