Larragoiti jauregia
Larragoiti jauregia Zamudion (Bizkaia) kokaturiko eraikina da. XVII. mendekoa da; XXI. mendearen hasieran zaharberritua izan da.
Larragoiti jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Zamudio |
Koordenatuak | 43°16′33″N 2°51′17″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Historia
Bilbon bizi zen baina Zamudion hainbat jabetza zeuzkan Larragoiti familiaren landetxe gisa eraikia izan zen[1]. Aurrealdean familiaren armarria agertzen da, euskaraz idatzitako esaldi batekin: Larragoiti, principala, au da Vizcaian dana.
1967. urtean garai hartan Espainiako ministroa zen Jose Maria Areiltzak eraikina erosi zuen. Hamar urte geroago eraikina harriz harri lekualdatu nahi izan zuen baina herri presioak galarazi zuen. Geroztik abandonaturik geratu zen.[2].
2003an Zamudioko Udalak zaharberritze obrak hasteko baimena eman zuen. Horren ondorioz, 2006. urtean Larragoiti jauregia enpresa mintegi bezala bezala inauguratu zen[3].
Deskribapena
Eraikina tipologia barrokokoa da. Harlandua erabili zen eraikitzeko. Oinplano laukidunekoa da, eta lau isurialdeko estalkia dauka[4].
Erreferentziak
- Zamudio: Edificios de interes(Gaztelaniaz)
- Palacio de Larragoiti(Gaztelaniaz)
- Inaugurazioaren inguruko albistea(Gaztelaniaz)
- PLAN ESTRATÉGICO DE DESARROLLO TURÍSTICO FASE I: 2013-2015 Mancomunidad del Txorierri y Municipio de Erandio, 43. orrialdea(Gaztelaniaz)