Larragoa
Larragoa[3] ([laraɣo.a]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 116 biztanle ditu, 2014. urteko erroldaren arabera. Iruñea hiriburutik 74 kilometro mendebaldera dago. Gaztelerazko forma du herriak izen ofizial bakartzat: Larraona.
Larragoa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Larragoaren ikuspegia. | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Larraona | ||||||||||
Alkatea | María Flora Gabiria Andueza (AEL) | ||||||||||
Posta kodea | 31175 | ||||||||||
INE kodea | 31143 | ||||||||||
Herritarra | larragoar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°46′50″N 2°15′22″W | ||||||||||
Azalera | 8 km² | ||||||||||
Garaiera | 772 metro | ||||||||||
Distantzia | 74 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 100 (2023: −2) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 9,59 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 37,85 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 50 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 6,6 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 10,10 (2018: %-8,28) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.larraona.es/ |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadeko ipar-mendebaldean, Arabako mugatik hurbil. Lizarra eta Gasteiz elkartzen dituen NA-7185 errepideak zeharkatzen du herria.
Larragoak Urbasa mendilerroarekin egiten du muga iparraldean, Aranaratxerekin ekialdean, Arabarekin mendebaldean, eta Galipentzu eta Lanarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Udalerri osoan ez da klima bera: mendebaldeko gune menditsuetan klima atlantikoa da nagusi, urtean batez beste 1.600 mm-tik gorako prezipitazioak eta 8 ºC dituela. Udalerriaren erdialdean eta ekialdean, berriz, klima azpimediterraneoa da, prezipitazioak urriagoak dira, 1.200 eta 1.400 mm bitartekoak, eta tenperatura 10 °C ingurukoa izaten da. Urteroko egun euritsuak 130 izaten dira batez beste.
Jatorrizko landaredia haritzek eta pagoek osatzen dute; pagoak, batez ere, mendebaldeko gune menditsuetan ageri dira. Lizarrerriko udalerri askotan ez bezala, Larragoak jatorrizko landarediari dagozkion hainbat zuhaitz espezie gordetzen ditu oraindik ere.
Estazio meteorologikoa
Larragoan, itsasoaren mailatik 771 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
- Ikuspegi panoramikoa.
- Etxea.
- Urrutira.
Demografia
Larragoako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, herrian ez da etorkinik bizi.
Politika
Udaletxea
Errepidearen ondoan dagoen beheko solairu eta gainean solairu bakarreko eraikina da. Margoturiko hiru fatxada dauzka eta eraikinaren arkitektura inguruko eraikin tipikoen berdina da. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Larragoako udaleko idazkaria, Aranaratxe eta Eulateko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Zuria Kalea, z/g
Udal hauteskundeak
Herri txiki honetan beste batzuetan gertatu den bezala[5], 2007an ez zen udal hauteskunderik izan Larragoan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[6].
2008an izendatutako alkatea, María Flora Gabiria Andueza alegia, 2011ko hauteskundeetan karguan berretsi zuten, kasu honetan Agrupación Electoral Larraona (AEL) taldearen izenean. Beste 4 zinegotzi ere aukeratu zituzten.
Alkateak
Hauek izan dira Larragoako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Crescencio Garcia Barrena[7] | 1979 | 1983 | UCD |
Benjamin Sagasti Larramendi[7] | 1983 | 1987 | Agrupacion Independiente de Larraona |
1987 | 1991 | ||
Saturnino Andueza Ruiz de Larramendi | 1991 | 1995 | Kudeaketa batzordea |
Saturnino Andueza Ruiz de Larramendi | 1995 | 1999 | Independenteak |
1999 | 2003 | ||
Saturnino Andueza Ruiz de Larramendi | 2003 | 2007 | Kudeaketa batzordea |
Maria Flora Gaviria Andueza | 2007 | 2011 | Kudeaketa batzordea |
Maria Flora Gaviria Andueza | 2011 | 2015 | Agrupacion Electoral Larraona |
Maria Flora Gaviria Andueza[8] | 2015 | 2019 | Kudeaketa batzordea |
Tomas Andueza Riezu[8] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral Larraona[9] |
Azpiegitura eta garraioak
Automoviles Urederra autobus konpainiak Larragoa Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak ibilbide hau egiten du:
Zerbitzuak
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Larragoa eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Deikaztelu eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Ondasun nabarmenak
- San Kristobalgo eliza, estilo erromanikoko eraikina da, XII. mendean eraiki eta XIV. mendean zaharberritua. Parrokiak, portada erromanikoa kontserbatzen du.
- Andre Maria Zuriaren baseliza, XVIII. mendeko nabe laukizuzeneko eraikina da, kanoi erdiko estaldura eta harlanduzko kanpoaldearekin. San Benitoko baseliza bestalde, XVI. mendeko eraikina da.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- Elkarrizketa Saturnino Anduezari Diario de Navarran.
- Noticias de Navarra egunkariko albistea.
- «Larraona - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
- Lizarraldea
- Lizarrako merindadea
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Larragoari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Larragoako kalea, Google Street View-n.