Larne aintzira
Larne aintzira (ingelesez Larne Lough eta irlanderaz Loch Latharna) Ipar Irlandako Antrimeko konderriko aintzira da. Belfast hiritik iparraldera dago eta Islandmagee penintsulak inguratzen du. Aintziraren iparraldean izena ematen dion Larne herria dago eta bertako kanalari esker lotzen dira aintzira eta itsasoa. Itxita dagoen hegoaldean sakonera txikia du, aldiz iparraldeko estuarioan sakonera handiagoa da.
Larne aintzira Larne Lough (en), Loch Latharna (ga) | |
---|---|
![]() | |
Mota | Itsas uraren hargune, Estuario eta Ramsar gune |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 54°49′39″N 5°47′24″W |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
County of Northern Ireland | Antrimeko konderria |
Herri | Larne |
Fauna eta flora
Hegaztien pausaleku garrantzitsua da. Bereziki aipagarrik dira Branta musubeltza eta Txenada gorrizta. Landaretzari dagokionez Belfasteko Queen's unibertsitateak aintzirako algen banaketaren mapa egin du eta bereziki aipatzen du Ascophyllum nodosum var. minor.
Babesa
1997tik aurrera Ramsarko hitzarmenak 395'94 hektareatako hezegune garrantzitsuak babesten ditu eta Interes Zientifiko Bereziko Eremua ere bada.
Arkeologia
Ballylig inguruan, lokatzak estalitako zohikatz artean bi kaiuko aurkitu zira. Karbono 14ak erakusti du k.a. 3.700 eta 3.300 artekoak direla.