Laritz europar

Alertze europarra (Larix decidua), alertze edo laritz izenaz ere ezaguna, Larix generoko espeziea da, pinaceae familiakoa. Zuhaitz hosto erorkorra da, neguan hostoak galtzen dituen konifero europar bakarra izanik. 40 m garai izan daiteke, porte konikoarekin. Eremu menditsuetako zuhaitza eta Alpe mendikate inguruan du jatorria.

Laritz europar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
GeneroaLarix
Espeziea Larix decidua
Mill., 1768
Banaketa mapa

Deskripzioa

Zurtoin zuzen eta zilindrikoa du, adaburu konikoa eta zertxobait zintzilikariak diren adar malguak. Azala marroi-gorrixka da, pitxatua. Hostoak erorkorrak dira, orratz-formakoak, 3–5 cm luze, berde argiak eta azpialdean estomadun zerrenda zuririk gabeak. Errosetan daude adar laburretan eta bakarka adar luzeetan. Estrobiloak txikiak dira, 2–4 cm luze, obalatuak, eta ez dute kanporantz okerturik ezkata hazi-emaileen puntak. Luze irauten dute zuhaitzean.

Euskal Herriko Kantauri isurialdean, 400 - 500 metrotik gotti landaketetan erabilia bere ahaide den laritz japoniarrarekin Larix kaempferi batera.

Hostoak galtzen dituenez landaketa hauen azpian belarra jaiotzen da, eta mendian aldatu ondoren 5-10 urtetara aziendarekin bateragarria. Suteen aurrean ere, bere garapena moteltzen du.

Iraunkortasuna eta erresistentzia mekaniko haundiko zura, zurgintzan eta eraikuntzan (zutabeak, bigak, teilatuak, sabaiak, pasarelak, etab.) erabilia.

Azpiespezieak

Alertze europarrak bi azpiespezie ditu:

  • Larix decidua subsp. decidua
  • Larix decidua subsp. polonica, iparraldeko Polonian bizi dena.

Ugaltze sistema

Gerbak

Laritza hazien bidez ugaltzen da. Udaberriaren amaieran gerbak ateratzen hasten zaizkio. Gerba arrak horiak, txikiak eta ugariak dira, eta adarren behealdetik eskegita daude. Gerba emeak, berriz, gorrixkak eta 2 cm handiagoak dira, gorantz jarrita daude eta ez dira arrak bezain ugariak. Gerba arren polena haizeak barreiatzen du eta intsektuek gerba-emeak polinizatzen dituzte. Azkenik, beste laritz batzuk sortzeko, estrobiloek beraien haziak askatzen dituzte udaren amaieran. Katagorriek, okilek eta beste hegazti batzuek laguntzen diote haziak barreiatzen.

Berezitasunak

Egitura-mota guztietako lurzoruetara egokitzen da laritza, lurzoru zertxobait alkalinoak direnetatik azidoak direnetara moldatuz. Gustokoa izaten du hotza. Lehortea, berriz, erdipurdi jasaten du. Laritza espezie aurrekaria da. Horrela, pixkanaka hazten da abeltzaintzak landaretza galdu duen mendietako alderdietan, gainerako koniferoei bidea eginez.

Zur ona ematen du, iraunkorra eta zaila, kanpoaldeko eraikuntzetan aproposa izanik. Zenbait lekutan teilatuko armazoiak egiteko erabili ohi da. Loragintzan oso zuhaitz apaingarria.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.