Larisa
Larisa[1] (grezieraz: Λάρισα, ˈlarisa ahoskatua), Tesalia eskualdeko hiriburu eta hiri handiena. Peneo ibaiaren ertzean dago, Greziaren ipar-ekialdean.
Larisa Λάρισα | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of Thessaly and Central Greece |
Eskualdea | Thessaly Region |
Prefecture of Greece | Larisa (unitate erregionala) |
Udalerria | Larissa Municipality |
Alkatea | Apostolos Kalogiannis (en) |
Izen ofiziala | Λάρισα |
Jatorrizko izena | Λάρισα |
Posta kodea | 41x xx |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°38′19″N 22°24′47″E |
Azalera | 88.167 km² |
Altuera | 70 m eta 77 m |
Mugakideak | Sofades Municipality (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 148.562 (2021) 3.911 (2011) |
Dentsitatea | 1.685,01 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 2410 |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Serres (Grezia), Bălți, Knoxville, Rybnik, Banská Bystrica eta Anapa (en) |
larissa-dimos.gr |
Gaur egun, Greziako merkataritza eta industriagune nagusia da. Hirian bertan, 163.380 biztanle ziren 2011n. Garraiogunea ere bada, errepidez eta trenbidez lotuta dago Volosko portuarekin eta Tesalonika eta Atena hiriekin. Aireportua Nea Anchialosen dago, Larisatik hurbil.
Mitologia
Larisari buruzko istorio mitologikoak bertsio bat baino gehiago du. Larisa Tesaliako ninfa bat omen zen. Pausaniasen arabera, Pelasgoren alaba zen. Helanikoren arabera, aldiz, Poseidonen eta Larisaren semeetako bat Pelasgo zen. Estrabonek, berriz, Piaso printzearen alaba dela dio.
Nolanahi ere, K.a. 400-340 urteen bitartean Larisa hirian ekoitzi zituzten drakmetan irudikatu zuten Larisa, ile luze eta kizkurraz. Txanponaren beste aldean, zaldi bat ageri da, trostan. Akiles Larisan jaio omen zen; Hipokrates, medikuntzaren aita, berriz, hiri honetan hil omen zen.
Klima
Klimari dagokionez, negua hotza eta hezea da; uda, berriz, beroa.
Datu klimatikoak (Larisa) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9 | 11 | 14 | 19 | 25 | 30 | 32 | 31 | 28 | 21 | 14 | 10 | 20.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 2 | 4 | 7 | 11 | 16 | 18 | 18 | 15 | 11 | 6 | 2 | 9.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 36 | 38 | 41 | 30 | 38 | 25 | 20 | 15 | 30 | 58 | 61 | 53 | 447 |
Iturria: Weatherbase [2] |
Barrutiak
Larisa udalerria lau barrutitan eta bi azpiudalerriko komunitatetan banaturik dago eta baita Terpsithèa komunitatea du barnean.
1. barrutia (bizt. 26,035)
- Papastàvrou
- Saint Athanàsios
- Alkazàr
- Hippocrates-Pèra
- Potamòpolis
- Philippòpolis
- Livadàki
- Saint Thomas
- Saint Paraskevi-Mezourlo
- Neàpolis
2. barrutia (bizt. 41,816)
- Saint Achellios
- Saint Nikòlaos
- Ambelòkipoi
- Saints Sarànta
- Saint Konstantinos
- Stathmòs
3. barrutia (bizt. 30,121)
- Lachanòkipoi
- Nèa Smyrne-Kamynia
- Kalyvia-Saint Marina
- Saint Geòrgios
- Anatoli
- Koulouri
- Amphithèa
4. barrutia (bizt. 26,814)
- Charavgi-Toumba-OKE
- Pyrovolikà-Pharos
- Avèrof-Sèkfo
- Nèa Politia
- Epiròtika
- Anthoupolis
- Neràida
- Kàmpos
Terpsithèa (bizt. 1,290)
- Terpsithèa
- Argyssa
Ikustekoak
Zenbait monumentu aipagarri ditu, besteak beste, Larisako akropolia, antzinako bi antzoki eta Hipokratesen monumentua.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- Weatherbase. (2011). Historical Weather for Larisa, Greece. .