Lareoko urtegia
Lareo Gipuzkoako hegoaldeko urtegi bat da, 1989an egina, elementu naturalak erabiliz. Goierriko eskualdean dago, eta Ataun udalerriaren barnean. Agauntza ibaira ura isurtzeaz gainera, urez hornitzen du Ataun.[1]
Lareo | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′39″N 2°06′48″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Leku geografikoa | Aralar |
Bi bide daude haraino iristeko: bata, Urkillagako mendatetik ateratzen den mendi pista, ibilgailuz nahiz oinez egin daiteke; bestea, Lizarrusti mendateko parketxeko aparkalekutik abiatzen den bidezidorra, oinez egitekoa da.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko urtegien zerrenda
Erreferentziak
- «Lareoko Urtegia» Ataun.net, Ataungo Udalaren webgunea (Noiz kontsultatua: 2017-05-26).
Kanpo estekak
Lareoko urtegia, Tagzania.com.
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.