Laredo

Laredo Kantabriako udalerria da. 2005ean 13.115 biztanle zituen eta 13 km²ko azalera du.

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Laredo (argipena)»
Laredo
municipality of Cantabria (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaRosario Losa Martínez (en) Itzuli
Izen ofizialaLaredo
Posta kodea39770
INEk ezarritako kodea39035
HerriburuaLaredo (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°24′52″N 3°24′36″W
Map
Azalera15.71 km²
Altuera5 m
MugakideakSantoña, Escalante, Bárcena de Cicero, Colindres, Limpias eta Liendo
Demografia
Biztanleria10.849 (2023)
−118 (2022)
alt_left 5.808 (%53,5) (%48,1) 5.217 alt_right
Dentsitatea690,58 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSenon eta Laredo
MatrikulaS
laredo.es

Toponimia

Laredo hitzaren jatorria zalantzagarria da gaur egun, teoria desberdinak egonez. Ezagunenak latinezko glaretum-a, (hareatza, haitzak dituen lekua) datorrela dio. Badaude latinezko larida (antxeta) edo lauretus-a (ereinotz), Erromatar Inperioaren garaian bertan zeuden ereinotzeko basoetatik, hitzetatik datorrela diotenak ere. Halaber, euskarazko larre on esalditik datorrela esaten dutenak ere badaude[1][2][3]

Herriak eta auzoak

Historia

Asonen bi ertzetan bizi ziren koniskoien eremuan zegoen. Toponimoa lehendabizikoz 968an agertu zen, noiz jada 757an arrantzale-herria zela zioten. 1200an Alfontso VIII.a Gaztelakoak hiri-gutuna eman zion[4] eta Erdi Aroan Paduretako Ermandadean parte hartu zuen.

Bere kaia eskualdeko nagusi bilakatu zen eta bertatik pasa ziren Joana Gaztelakoa Filipe Ederra ezkontzera joan zenean eta 1556an Karlos I.a Espainiakoa penintsulara ailegatzean. 1629an Lau Hiribilduen Korrejimenduko hiriburu bihurtu zen eta baita eskualdeko kontzeju nagusia.

XIX. mendearen amaiera turismoa hiribilduan agertu zen eta bere biztanleen kopurua handitu zen.

Demografia

Bilakaera demografikoa
1900191019201930194019501960197019801990200020052008
5.0975.2125.5665.8906.2066.8667.52010.26012.27813.49312.63413.11512.684

Iturria: INE

Ekonomia

Turismoan (euskal udatiarrak bereziki) eta arrantzaren inguruan sorturiko industrian (janari industria, kontserbategiak) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera nagusia.[5]

Laredotar ezagunak

  • Bernardino de Escalante (1537- c. 1605), idazlea.
  • José Emilio Amavisca (1971-), futbolaria.
  • Ignacio Rodríguez Ortiz (1982-), futbolaria.

Herri eta hiri senidetuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Municipios de Tamaulipas: Nuevo Laredo
  2. US Consulate in Nuevo Laredo: History)
  3. Owners in Laredo, TX
  4. Arízaga Bolumburu, Beatriz. (2002). La villa de Laredo y sus términos jurisdiccionales. in: Historica et philologica: In honorem José María Robles. Kantabriako Unibertsitatea, 183 or. ISBN 978-84-8102-308-4..
  5. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.