Lardizabal jauregia
Lardizabal jauregia Gipuzkoako Segura udalerriko Alde Zaharrean dagoen jauregi bat da, Martin Lardizabal kaleko 8. zenbakian. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago. Gaur egun udaletxea da.
Lardizabal jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Segura |
Koordenatuak | 43°00′31″N 2°15′08″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Erabiltzailea | Segurako Udala |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001566 |
56 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Lardizabal, 5 |
XVII. mendean eraikitako gipuzkoar jauregi klasikoaren adibide garbia da. Bere aurrealdea harlanduz egina da eta gainontzeko aldeak harginlanez. Bi solairuko garaiera du eta lau uretako teilatua.
Lardizabaldarren armarria ikusgai du, familia honetako senide nabarmenen jaiotetxea izan zen: Joan Antonio Lardizabal Elortza (Salamancako unibertsitateko katedraduna eta 1733an Mexikoko Artzapezpikua izendatua izatean zendua), Martin Lardizabal Elortza (aurrekoaren anaia, Segurako ongile handienetakoa, Salamancako unibertsitateko Kode katedraduna, eta Caracasko komandante jenerala, 1743an zendua), Migel Lardizabal Uribe (nahiz eta Mexikon jaioa izan, seguratar leinu honetako senidea eta 1811an Errege Kontseiluko ordezkaria iza zen, baita Bergarako Errege Mintegiko zuzendaria ere) eta Ignazio Lardizabal (Lehen Karlistaldian jeneral karlista izana. 1849ko urtarrilaren 24ean Irunen zendua).
- Aurrealdea.
- Lardizabaldarren armarria.
Ikus gainera
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Gipuzkoako kultura ondasunak
- Gipuzkoako jauregi eta dorretxeen zerrenda