Larbi Ben M'hidi

Larbi Ben M'hidi (arabieraz: محمد العربي بن مهيدي; El Kouahi, Ain M'lila, 1923Aljer, 1957) Aljeriako nazionalismoaren liderra izan zen. Aljeriako Independentzia Gerran torturatua armada frantsesaren militarrek hil zuten.[1]

Larbi Ben M'hidi

Bizitza
JaiotzaAïn M'lila (en) Itzuli, 1923
HeriotzaAljer, 1957ko martxoaren 4a (33/34 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: urkatzea
HiltzaileaPaul Aussaresses (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakXawia
frantsesa
arabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaAljeriako Herriaren Alderdia

Ekintzailea

Biskrako Erregistro Zibilean lan egiten zuen, kontu eramaile gisa., . Ondoren, Konstantinan kokatu zen. Han Ulemen Elkartera hurbildu zen, bereziki Mubarak el-Milirengana. Ben M'Hidi Ferhat Abbasek sortutako Askatasunaren Lagunen Mugimenduan integratu zen eta 1945ko martxoaren batzarrean parte hartu zuen. 1945ko maiatzaren 8ko sarraskiek klandestinitatean jarraitzeko erabakia indartu zuen politikariarengan. Beste bi mugimenduekin lortu zen: Askatasun Demokratikoen Garaipenerako Mugimenduan eta Erakunde Berezian; azken horretan Ahmed Ben Bella, Aït Ahmed eta Mohamed Boudiaf aritu ziren ere bai.

Hilketa

Frantziako paraxutistek 1957ko otsailean harrapatu zuten. Une hartan Nazio Askatasunerako Frontearen ekintzak Aljerko Guduan behatzen ari zen. Frantziako zerbitzu sekretuek hil arte torturatu zuten. Bere "buruaz beste egitea" 1957ko martxoaren 6an iragarri zen. Aljeriako prefektuak zera adierazi zuen: Ben M'hidik bere ziegan bere buruaz beste egin du, haren alkandorarekin egindako soka batez zintzilikatuz.

Aitortza

2001an, Le Monde egunkarian, Paul Aussaressesek Larbi Ben M'Hidi eta Ali Boumendjel abokatua erahil izanak aitortu zuen. Gertaerak 1957ko martxoaren 3 eta 4an izan ziren. Bigeard jeneralak ere Ben M'Hidi heriotzaz damutu zen. Hil aurretik hitz hauek esan zituen: "Vous parlez de la France de Dunkerque à Tamanrasset, je vous prédis l'Algérie de Tamanrasset à Dunkerque. Vous voulez l'Algérie française et moi je vous annonce la France algérienne.".[2]

Omenaldiak

Larbi Ben M'Hidik Aljerreko kale bati bere izena eman dio. Oranen ere kale batek bere izena darama. Aljerian nazio-heroea da.

Erreferentziak

  1. https://myhero.com/larbi-ben-mhidi
  2. Les mots des uns, les maux des autres: la France et l'Algérie, Michel Delenclos, Godefroy de Bouillon, 2008, p.199

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.