Lapurdiko sorgin ehiza (1609)
1609ko Lapurdin sorgin ehiza Euskal Herriko lurralde horretan egin zen sorgin ehiza da, Pierre de Lancre epaileak zuzendu zuena.
Pierre de Lancre 1609an iritsi zen Lapurdira Nafarroako Enrike III.aren aginduz, Lapurdin egiten ziren “krimenak eta fedegabeziak” epaitzeko[1]. Hilabete gutxiren buruan, epaileak ehunka lagun —gehienak emakumeak— atxilo hartu zituen, eta horietatik hirurogei inguru bizirik erretzera kondenatu zituen. Berri haiek Ternuako itsasbazterreraino iritsi ziren, han ari baitziren gizonezko herritar gehienak arrantzan. Hala, itzuli ziren Lapurdiko arrantza-ontziak, errepresio hura geldiarazi eta mendekua hartzeko. Hori ikusirik, Frantziako agintariek epailea lekualdatu zuten handik beste norabait.[2]
Erreferentziak
- Akelarre: la caza de brujas en el Pirineo (siglos XIII-XIX) : homenaje al profesor Gustav Henningsen. Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos D.L. 2012 ISBN 978-84-8419-238-1. PMC 828393218. (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
- www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Inkisizioa eta sorgin ehiza 'Euskal Herriko historia ilustratua'-ren hirugarren liburukian» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Duché-Gavet, Véronique (2012): Les sorcières de Pierre de Lancre (The witches of Pierre de Lancre)Univ. de Pau et des Pays de l’Adour. UFR de Lettres. 140-156 orr.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.