Lapurdiko Arraun Taldea
Lapurdiko Arraun Taldea (ofizialki Larrun Kosta Arraunketa Kluba) Lapurdiko arraunketa taldea da, 2016an sorturikoa. Lapurdiko arraun taldeak bateratuz sortu zen, Lapurdiko arraunlariak traineru batean bilduta lehiatzeko asmoz. KAE Ligan aritu izan da eta 2023an bigarren postua lortu zuen KAE 1. mailan.
Lapurdiko Arraun Taldea | |
---|---|
Sorrera | 2016 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() |
Kolorea(k) | zuria, gorria eta berdea |
Trainerua | Lapurdi |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 2 KAE 2 Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023 | 2.a (KAE 1 Ligan) |
Webgunea | www.facebook.com |

Historia
Hastapenak
Donibane Lohizuneko Ur Joko eta Angeluko Ibaialde arraun taldeen ekimenez sortu zen. Iparraldeko arraunlariak traineru batean bateratuta lehiatzeko bidea ematea izan zen xede nagusia. Iparreko Arraunlariak izenarekin aritu zen ligan baina ondoren Lapurdi izena nagusitu da..
KAE 2 ligan lehiatzen hasi zen eta aurreneko urtean txapeldunak izatea lortu zuen 12 bandera irabaziz. Hurrengo urtean KAE 1Ligako erdialdean ibili zen, 2019an ordea azken aurreko postuan gelditu zen eta jeitsiera play-offak jokatu ondoren maila galdu zuen. 2020ko denboraldian bigarren egin zuen ligan eta play-offetan KAE 1 mailara itzuli zen. Hiru bandera ere irabazi zituen, tartean Santanderkoa. Azken urteetan igo eta jeisti ibili da eta 2022an berriz izan zen KAE 2 Ligako txapelduna, bat ezik estropada guztiak irabaziz.
KAE 1 Liga
2023an Joseba Fernandez entrenatzaileak hartu zuen taldearen ardura. Lau bandera irabazi zituen eta KAE 1 mailako liderra izan ondoren azken estropadan galdu zuen titulua. Hala ere bigarren eginez igoera play-offak jokatu zituen eta bigarrena izan zen Bueurekin puntuetan berdinduta gelditu bazen ere bi segunduren erruz ez zuen mailaz igotzerik lortu. 2024ko denboraldirako Jon Salsamendi entrenatzailea fitxatu zuen.
Palmaresa
Ligak
- KAE 1 Liga (0): bigarrena 2023an.
- KAE 2 Liga (2): Txapelduna: 2017, 2022
Txapelketak
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa (0): hirugarrena 2023an.
Banderak
Etxekoa | Donibane Ziburuko Estropada (2): 2017, 2022. |
Gipuzkoan | Zumaiako Ikurrina KAE 2 (1): 2017. Errenteria Hiriko Bandera (2): 2017, 2022. Mutrikuko Yurrita Group Bandera (2): 2017, 2022. San Pedroko Promozio estropada (1): 2017. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiaren Bandera (2): 2020, 2023. Donostiarra KAE Bandera (1): 2022. Pasaiako Bandera (1): 2022. Zumaiako Ikurrina (1): 2023. |
Bizkaian | Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2017, 2020. Mundakako Bandera (1): 2017. Arraun Eskola (Sestao) (1): 2017. Portugalete (1): 2022. Elantxobeko Bandera (1): 2023. Plentziako Ikurrina (1): 2023. |
Kantabrian | Camargoko Bandera (1): 2017. Santoñako Bandera (3): 2017, 2022, 2023. Laredoko Bandera (1): 2017. Ría del Asón Bandera (1): 2017. Santanderko Bandera (1): 2020. Astilleroko Bandera (1): 2022. Castro Urdialesko Bandera (1): 2022. |
Denboraldiak
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2018 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2019 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2020 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 13.a | - |
2022 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2023 | KAE 1 Liga, 2.a | - |
Emakumezkoen trainerua
Lapurdiko Arraun Taldea | |
---|---|
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | zuria, gorria eta berdea |
Trainerua | Xubero |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |

2017ko gizonezkoen traineruak izandako arrakasta ikusita, 2018 denboraldirako emakumezkoen trainerua osatu zuten eta ordutik aurrera urtero atera du trainerua. Ur Jokoren 1996ko Ipar Haizea trainerua erabiltzen dute, Xubero izenarekin. Taldearen aurreneko estropada Oriako Traineru Jaitsiera izan zuten 2018an. Lau urtetan jarraian asritu ondoren 2022an ezin izan dute trainerua osatu.
Denboraldiak
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2018 | ETE Liga, 8.a | - |
2019 | ETE Liga, 10.a | - |
2020 | ETE Liga, 9.a | - |
2021 | ETE Liga, 10.a | - |
2022 | ez |