Laptev
Laptev[1] (errusieraz: мо́ре Ла́птевых, more Laptevykh; sakheraz: Лаптевтар байҕаллара) Ozeano Artikoaren bazterreko itsasoa da, Siberiaren iparraldean dagoena, Taimyr penintsula, Iparraldeko Zembla eta Siberia Berriko uharteen artean. Izena Dmitry Laptev eta Khariton Laptev esploratzaile errusiarretik datorkio. Lehen Nordenskjold itsasoa zuen izena Adolf Erik Nordenskiöld esploratzailearen omenez.
Laptev | |
---|---|
Laptev Laptev (Errusia) | |
Ozeanoa | Ozeano Artikoa |
Eskualdea | Errusia |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 76°N 125°E |
Azalera | 662.000 kilometro koadro |
Sakonera | batez bestekoa: 533 metro handiena: 3385 metro |
Geografia
Laptev itsasoak Kara du mendebaldean eta Ekialdeko Siberiako itsasoa ekialdean. 662.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Batez besteko sakonera 533 metrokoa da, eta handiena 3.385 metrokoa.[2] Lena, Khatanga, Jana, Anabar eta Oleniok isurtzen dira bertara. Nordvik eta Tiksi dira Laptev itsasoaren ertzeko portu nagusiak. Ia erabat izozturik egoten da neguan zehar, eta udan bakarrik ibil daiteke ontziz.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/09/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11).
- Dobrovolskyi, A. D.; Zalogin, B. S.. Моря СССР: Море Лаптевых. Moscow University, tapemark.narod.ru (Noiz kontsultatua: 2018-4-5).